15 eta 18 urte bitartekoetan, gazteen mailan, Oier Juaristi Agirrebeña azkoitiarra suertatu da irabazlea “Modako gaitza” sortarengatik. Kategoria honetan, Azkoitia saria hutsik geratu da “bertso-sorta onenaren saria lortu duen lana izango delako sari horretara aurkeztutako bakarra, eta oinarrien arabera, bertso-sorta batek ezin duelako sari bat baino gehiago jaso”.
Haurren mailan, 14 urtera artekoetan, berriz, bertso sorta onena Nora Arrizabalaga Arrieta azkoitiarrak aurkeztu du eta beretzak izango da lehenengo saria “Ospitaleko ohetik” bertsoengatik.
Azkoitia saria taldean aurkeztutako bertso-sortak jasoko du. Maddi Arrieta Arrizabalagak, Intza Ibarzabal Cuendek eta Eva De La Fuente Catalinak jasoko dute saria “Euskeraz gexo hitzeiñ ber diñau” izenburupean aurkeztutako lanarengatik.
Haurren mailan 11 lan aurkeztu dira lehiaketara, 3 gazteetan, eta beste 7 helduen kategorian. Epaimahaia Erniarraitz Bertsozale Elkarteko eta Hike eizan! taldeko kideek osatu dute.
Irabazleek ekainaren 27an, 19:00etan, Elkargunean egingo den bertso saio ekitaldian jasoko dituzte sariak. Bertso saioan parte hartuko dute Andoni Egañak, Jesus Mari Irazuk, Nerea Elustondok eta Oihana Iguaranek.
