"Enpresa batek 75 urtetan momentu alai eta gozoak, eta tristeak eta gogorrak ere bizitzen ditu. Baina hona iritsi bagara, jendeak lan ondo egin duelako da. Teknologia eta nazioartekotzea dira Juaristiren arrakastaren arrazoiak" esan du Asier Gogortza gerenteak eta gaineratu du proiektu sendoa dutela eta ilusioz helduko dietela datozen urteei.Juaristin 80 lagunek egiten dute lan gaur egun eta produkzioaren %90a esportatzen dute.
Lehendakariak gogoratu duen moduan, makina-erramintako sektorean lehenengo enpresa izan zen Biemh erakusketara joaten eta ez du izan diren 29 edizioetan hutsik egin. Halaber, lehendakariak Juaristi langile askorentzat unibertsitatea izan dela gaineratu du eta langileak errekonozitu nahi izan ditu beren konpromisoagatik, berrikuntzarekiko apustuagatik eta atzerrira irekita egoteagatik.
