Aitor Uriartek (ahotsa eta gitarra), Joxemari Azpitartek (baxua), Gorka Lazkanok (bateria) eta Yerko Ortizek (gitarra) osatutako laukoteak kontzertu bira abiatu dute bere lan berria, Denboraren orbainak, aurkezteko.
Hamar abesti berri aurkeztu dituzte, 27 urte luzeren ondoren. “Latzen zena eta dena ulertzeko balio dute, bien arteko lotura naturalaren bidez. Izaera bera mantendu dute, baina abiadura mantsotzeko eta bizkortzeko esperientzia gehiagorekin. Horrelakoak dira Denboraren orbainak, arrastoa uzteko prest daudenak”, diote.
