Vicor Perea García 2016tik 2019ra, Madrilgo Real Oratorio del Caballero de Gracia elizako organista titularra izan zen, eta 2022tik 2023ra bitartean, berriz, organista aritu zen Donostiako Martuteneko Sortzez Garbiaren parrokian. Gaur egun, Madrilgo Santa Cruz parrokiako Mutin/Cavaillé-Coll organoaren organista titularra da.
Berriak
Victor Perea García organistaren kontzertua, Gipuzkoako Organoak Plazara zikloaren baitan
Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoako Organoak Plazara zikloaren zortzigarren edizioa da aurtengoa, eta bihar Azkoitian egingo du geldialdia. Ziklo honek Gipuzkoako ondare organistikoa eta organo errepertorioa publikoari hurbiltzea du helburu, askotariko jarduerak dituen ziklo moldakor baten bidez. Bihar, maiatzak 1, Victor Perea García organistak kontzertua emango du 17:30ean Parrokian.
