Berriak
Udalak hitzarmena sinatu du Maxixatzen Euskaldunon Elkartearekin
Urteroko moduan, Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Maxixatzen Euskaldunon Elkartearekin, herrian euskararen aldeko proiektu eta jarduerak gauzatzen jarraitzeko.
Udalak 15.000 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari, besteak beste, Lore Jokoak, Euskola Hitzaldi Zikloa edota Orbel Jokoak antolatzeko. Horrez gain, Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen ardura izango da Azkoitiko Euskara Mahaia koordinatzea, dinamizatzea eta jarraipena egitea, eginkizun horretarako pertsona bat izendatuz. Euskara Mahaiak aurten bereziki indarrak bideratuko ditu kirol arloan euskara indartzera, eta Azkoitira bizitzera etorri berri direnei zuzendutako egitasmoak garatzera.
