UROLA ERDIKO INDUSTRIALDEA
- Zer da?
UROLA ERDIKO INDUSTRIALDEA, S.A. zuzenbide pribatuko baltzu publikoa da. Orain artean Azkoitiko Industrialdea, S.A. izenaz ezaguna, 1984ko uztailaren 27an eratu zen eta baltzuaren helbidea, gaur egun, Azkoitian dago, Industrialdea, z/g-an. - Zein da baltzuaren helburua?
Baltzuaren helburua industria-ekimena eta inbertsioa bultzatu eta sustatzea da, Urola Erdiko eskualdeko herrietan, honakoen bidez:
- Enpresak ezartzeko lur egokia sustatzea urbanistikoki horretarako hirigintza-egitasmoak eta hirigintza-proiektuak sutatu eta idatziz, berpartzelazioak, konpentsazioa edo hirigintza arloko legedian aurreikusitako beste edozein aukera erabiliz; bai eta edozein titulupean industriarako hiritartu eta sustatzeko lurra erostearen bidez.
- Pabilioi eta eraikin osagarriz osatutako industria-guneak eraikitzea, eta haiek kudeatzea titularitatea erabat eskualdatu arte.
- Zein dira Baltzua osatzen dutenak?
2003ko abenduaren 31ra Baltzua osatzen duten kideak hauek dira:
Partea %tan | |
- Sprilur, S.A. | 51,00 |
- Azkoitiko Udala | 15,35 |
- Azpeitiko Udala | 9,15 |
- Gipuzkoako Foru Aldundia | 24,50 |
GUZTIRA | 100,00 |
- Baltzuak egindako proiektuak
Azkoitian 39.205 m² pabilioi eraiki dira hiru fasetan eta denak dagoeneko salduak daude. 2003ko ekitaldian bukatu zen Azkoitiko 4. faseari dagokionez, 10.379 m², dagoeneko 3.532 m² salduak daude, hau da, %34.
Ondorengo hau da egindakoaren zehaztapena, 2004ko otsailaren 29ra, proiektuka eta faseka:
Fasea | M² gordinak | M²/eraikiak | Hutsik | Empresak | Langileak | Enpr. berriak | Inbertsioak (€ | Bukatua |
1ªFasea (Ugarte) | 37.600 | Bulegoak 200 Pabil. 14.674,34 |
--- | 20 | 163 | 10 | 2.787.056 | 1987 |
2.Fasea (Ugarte) | 29.420 | 12.375,11 | --- | 20 | 306 | 13 | 4.174.756 | 1992 |
3ªFasea (Juin Txiki) | 38.662 | 11.955,95 | --- | --- | 179 | 9 | 4.312.899 | 1999 |
4ª Fasea (Ugarte) | 21.790 | 10.379,48 | 12 | 5 | 26 | 1 | 6.577.715 | 2003 |
Guztira | 127.472 | 49.584,88 | 12 | 71 | 674 | 33 | 17.852.426 |
Harremanetarako: Fco. Javier Blázquez Satre (Gerentea) - Astelehenetik ostegunera 09:00 - 13:30 eta 15:00 - 18:00. Ostiraletan, 09:00 - 14:30
Industrialdea poligonoa
Bulegoen eraikina - 1. postakutxatil
Telefonoa 943 85 19 40
Faxa 943 85 20 56
20720 Azkoitia (Gipuzkoa)