Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko ordenantza aldatzeko aurretiako kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Horretarako egongo den epea 20 lanegunekoa izango da: urriaren 30 arte.

Aurretiko kontsulta

Alkate dekretua

eragileekin_bilera

Atzo egin zen Elkargunean Komunitateko Osasun Mahaia sortzeko abian jarritako parte-hartze prozesuaren lehenengo lan saioa, Azkoitia bizi eta osasuntsu baten alde lanean jarraitzeko. Aurretik hainbat bilera egin dituzte udal teknikariek eta ordezkari politikoek eta atzokoan herritarrak eta elkarteak batu ziren.

http://azkoitia.eus/eu/berriak/3740-osasun-hezkuntza-sustatzeko-abian-den-parte-hartze-prozesuaren-lehenengo-lan-saioa-egin-da-eragileekin

http://azkoitia.eus/eu/berriak/3733-azkoitian-osasun-hezkuntza-sustatzeko-parte-hartze-prozesua-abiatu-du-udalak-

http://azkoitia.eus/eu/berriak/3670-hasi-da-lanean-drogomenpekotasunen-prebentzio-mahaia-azkoitia-osasuntsu-baten-alde

 

 

2018 ekitaldirako odenantza fiskalen gaineko kontsulta publikoa abiatu du Udalak. Herritarrek ekarpenak egiteko 2017ko irailaren 1era arteko epea dute. Ekarpenak idatziz aurkeztu daitezke Udaletxeko Harrera Bulegoan edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.-era idatzita.

2018ko ordenantza fiskalei dagokionez, Udalaren planteamendua da  orokorrean %1,6ko gehikuntza ezartzea, alegia 2016ko KPI-ari dagokiona, udal-zerga eta tasetan, salbu ur-hornidura, saneamendu eta azpiegituretako tasan eta bizitegi-izaera duten ondasun higiezinen gaineko zergan.

Halaber indarrean dauden hobariak zerga-legeria arautegira egokitu behar dira.

ORDENANTZA FISKALEN GAINEKO KONTSULTA PUBLIKOA 2018 EKITALDIRAKO- IKUSI HEMEN TXOSTENA

jardunaldiaUdalak martxan duen Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionalaren 2016-2019 Planaren baitan, udal gobernuaren arduradunek, ordezkari politikoek eta teknikariek, jardunaldia egin dute aste honetan, orain arte Azkoitian emandako parte-hartze esperientziak jasotzeko. Izan ere, 2004a geroztik ibilbide bat jorratu du Udalak, legealdi ezberdinetan. parte-hartzearen inguruan. Lan saioa ekainaren 8an izan da.

Globernance Institutuko Juanjo Alvarezek eta Mikel Cabellok zuzendu zuten saioa eta  Asier Aranbarri alkate ohia eta hainbat udal teknikari arduratu ziren 2004tik hona egindako bidea azaltzeaz.

Ordezkari politikoek eta teknikariek legeari begira 2004an Azkoitiko Udalak onarturiko Hiritarren Partaidetzarako Erreglamentua eta Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legea izan zituzten hizpide, bitarte horretan eman diren esperientziekin batera: Elkargunearen erabileraren inguruko parte-hartze prozesua, Azkotia-Zumarraga errepidearen proiektuaren bueltan egin zena, aurrekontu parte-hartzaileena, hondakinen galdeketa edota udalaren zerbitzuak hobetzeko aurten martxan jarritakoa.