Azkoitiko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen prozesua jarri du abian, herritarrei ahotsa emateko xedez. Horretarako, Udalak 100.000 euroko diru-partida jarri du, herritarren babesa duten egitasmo edo proiektuak txertatzeko, betiere, bilera irekietan azaldu den bezala, herri galdeketa filosofia mantenduz
Herritarren 45 proposamenetatik, aipatutako bilera horietan 13 lehenetsi dira. Ekainaren 1etik 15era, 16 urtetik gorakoentzat bozketa fasea zabalduko da, eta herritarrek 5 aukeratu beharko dituzte, ondoren, bozkatuenetatik hasita, 100.00€ gastatu arteko proiektuak gauzatu arte.
Horra bozkatu daitezkeen 13 proposamenak, aukeratu zure bostak:

 

zamalanak 3 1. ZAMALANETARAKO GUNEA / Aurrekontu estimatua: 35.000Є

Goiko Kalen, Kale Nagusia 5 zenbaki parean, zamalanetarako gunea egokitzea. Bizilagunek aukera izango lukete autoa bertan uzteko erosketak etxera eramaten dituzten tartean. Halaber, anbulantziaren beharra suertatuz gero, toki egokia izan daiteke zerbitzua eskaintzen duen bitartean gune horretan bertan aparkatzeko, trafikoa oztopatu gabe.

 

 

 

 

 

 

 

iturria zuaola2. ITURRIA ZUAZOLA AUZOAN / Aurrekontu estimatua: 6.500Є

Zuazola kalean, Xabier Munibe Ikastolaren atzeko partean, iturria ipintzea. Hustubidea eta hargunea behar dira. Horregatik, ikastolaren atzeko sarrera ondoan jarri beharko litzateke.

 

 

 

 

 

 

mendi ibilbideak ok3. MENDI IBILBIDEEN SEINALEZTAPENA / Aurrekontu estimatua: 7.000Є

Bi mendi ibilbideren inguruko azalpen panelak eta seinaleztapena, Munoaundiko eremuan. Bata 7,8 km-ko luzerakoa, eta bestea, 5,5 km-koa.

 

 

 

 

 

 

hilerriko makina4. HILKUTXAK JASOTZEKO MAKINA HILERRIRAKO / Aurrekontu estimatua: 30.000 Є

Hilerrian, hilkutxak mugitzeko makina erdiautomatikoaren erosketa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

pobrezia

5. POBREZIAREN AZTERKETA HERRIAN / Aurrekontu estimatua: 20.000 Є

Pobreziak definizio anitz ditu. Irizpide bat definitu, adierazleak zehaztu, eta Azkoitiko herrian pobreziaren azterketa egitea.

 

 

 

 

 

landare inbaditzaileak

6. LANDARE INBADITZAILEAK / Aurrekontu estimatua: 11.000 Є

Landare inbaditzaileen inguruko azterlana eta desagerrarazteko ekintza planaren lanketa.

 

 

 

 

 

 

 

aulki mahaiak

7. AULKIAK ETA MAHAIAK /  Aurrekontu estimatua: 15.000 Є

Oteiza Frontoietako berdegunean eta Trenbidearen Zumardian aulkiak eta mahaiak jartzea aisialdirako. 5.000 eta 10.000 euroko aurrekontua dute, hurrenez hurren.

 

 

 

 

biniloak

8. LOKAL HUTSETAKO ERAKUSLEIHOETAN, BINILOAK / Aurrekontu estimatua: 12.000 Є

Alde Zaharra biziberritzeko, bertan dauden lokal hutsetako erakusleihoetan biniloak jartzea, irudi eta mezu ezberdinekin. Horretarako, herriko sortzaileen artean lehiaketa egitea proposatzen da.

 

 

 

 

 

herriko plaza

9. ELKARGUNEKO HERRIKO PLAZA ARETOAREN DINAMIZAZIOA / Aurrekontu estimatua: 10.000 Є

Elkarguneko Herriko plazan hainbat eta hainbat jarduera antolatzen diren arren, espazioa optimizatzeko kontzertuak egiteko aukera ahalbidetzea, diru-partida bat zehaztuz.

 

 

 

santa klara

10. SANTA KLARAKO ZUBIA, IRISGARRIAGOA / Aurrekontu estimatua: 17.000 Є

Santa klarako zubiaren pretila baxua denez, bertatik ibaia gurutzatzen dutenentzat arriskua ekiditeko, zubi osoan hesiak jarri, gaur eguneko zutabe horizontalak bertikalengatik aldatuz.

 

 

 

 

 

baztartxo

11. BAZTARTXO ANTZOKIKO ATZE-OIHALAREN MOTORRA / Aurrekontu estimatua: 8.000 Є

Baztartxo Antzokiko atze-oihalaren motorra berritzea, zaharkituta geratu baita.

 

 

 

 

 

 

 

igerilekuetako gunea

12. KANPOKO IGERILEKUETAKO BERDEGUNEA, URTE OSOAN ZABALIK / Aurrekontu estimatua: 18.000 Є

Ugarteigarango kanpoko igerilekuetan, eremu bat, behekaldean dagoen berdegunea, urte osoan zabalik izatea egunez, eta aisialdirako erabili ahal izatea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ppt3675

13. APARKALEKUEN EGOKITZEA / Aurrekontu estimatua: 24.500 Є

Hiru proposamen jasotzen ditu puntu honek:
-Floreaga auzoan, Aretxabaleta kalea noranzko bakarreko bihurtzea eta aparkalekuak margotzea. 14.500 Є
-San Martin auzoan, Nemesio Otaño, Balda eta Joakin Egia kaleak noranzko bakarrean bihurtu eta horrekin sortuko liratekeen aparkalekuak marraztea proposatzen da. 6.500 Є
-Oteiza Frontoietako frontoi luzea aparkaleku gisa erabiltzea gauetan. Ibilgailuak sartzeko egokitzapen lan batzuk egin behar dira, zintarria jaisteko. 3.500 Є

 

 

,