Herritarrek 757 galdetegi erantzun dituzte. Haietatik bi heren emakumezkoak dira eta hamarretik bederatzi galdetegi, euskaraz erantzun dira.

Herrilab+700 hausnarketa prozesu partekatua aurrera doa. Lehenengo fasean jasotako iritzi eta ekarpenen itzulketa egingo da bigarren fasean, eta horretarako bilerak egingo dira aste honetan eta hurrengoan. Lan saioak esparruzka banatuko dira lehenengo bileretan egin zen bezala. Edonola ere bilera guztiak dira irekiak eta nahi duen orok har dezake parte.

Azkoitiako Udalak herriaren 700.urteurrena gertu dela baliatuz hausnarketa prozesu ireki eta anitza martxan jartzea erabaki du. Egitasmo honen bidez askotariko begiradez osatutako diagnostikoa osatu nahi du Udalak, eta horretarako herritarrak hausnarketan murgiltzera eta haien iritziak ematera gonbidatu nahi ditu.
Bakoitzaren kezka eta ezinegonak entzunez azkoitiarrek kolektibo gisa partekatzen duten diagnostikoa lortu nahi da, ondoren, erronka berriak identifikatu eta herritarrek adierazitako premia horiei adostutako plan baten bidez erantzuteko.

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra