Tags:

2024ean, Azkoitiko herriak 700. urteurrena betetzen duela-eta, Udalak guztion artean hausnarketa egiteko une aproposa zela iritzita, Herrilab+700 parte-hartze egitasmoa abiatu zuen. Proiektua tarteko, iaz Herri Diagnostikoa egin zen hainbat eragile, elkarte eta herritarren partaidetzari esker. Orduan partaideek agerian utzi zuten diagnostikoari bide ematearen beharra eta eskatu zuten ez zedila kaxoian sartuta geratu. Udalak jarraipena emateko borondate osoa du eta jarri du martxan jada aurtengo parte-hartze prozesua. Urte amaiera bitartean, Herri Diagnostikoa eta beste hainbat lanketa abiapuntutzat hartuta, Herri Plana landuko da. Udaleko alderdi guztiek babestutako egitasmoa da, eta lehen herri batzarra datorren asteartean, ekainaren 7an, izango da, 18:00etan Elkargunean (Oteiza aretoan). Udal ordezkariek batzarrean parte hartzera gonbidatzen dituzte arlo guztietako elkarte, eragile eta interesa duten herritarrak.

Herritarrek 757 galdetegi erantzun dituzte. Haietatik bi heren emakumezkoak dira eta hamarretik bederatzi galdetegi, euskaraz erantzun dira.

Herrilab+700 hausnarketa prozesu partekatua aurrera doa. Lehenengo fasean jasotako iritzi eta ekarpenen itzulketa egingo da bigarren fasean, eta horretarako bilerak egingo dira aste honetan eta hurrengoan. Lan saioak esparruzka banatuko dira lehenengo bileretan egin zen bezala. Edonola ere bilera guztiak dira irekiak eta nahi duen orok har dezake parte.

Azkoitiako Udalak herriaren 700.urteurrena gertu dela baliatuz hausnarketa prozesu ireki eta anitza martxan jartzea erabaki du. Egitasmo honen bidez askotariko begiradez osatutako diagnostikoa osatu nahi du Udalak, eta horretarako herritarrak hausnarketan murgiltzera eta haien iritziak ematera gonbidatu nahi ditu.
Bakoitzaren kezka eta ezinegonak entzunez azkoitiarrek kolektibo gisa partekatzen duten diagnostikoa lortu nahi da, ondoren, erronka berriak identifikatu eta herritarrek adierazitako premia horiei adostutako plan baten bidez erantzuteko.

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra