Udalak 200.000 euro bideratuko ditu merkatariei, ostalariei eta zerbitzu enpresei laguntzeko

2021

Udalak 85.000 euro bideratu ditu ostalariei dirulaguntza zuzenak emateko

Udalak bigarren aldiz ezarri ditu ostalarientzat dirulaguntza zuzenak. Oraingoan 85.000 euroko partida bideratu du eta azaroaren 6ko 38/2020 dekretuaren ondorioz, itxita egon diren edota janaria eramateko bakarrik zabalik egon diren establezimenduei zuzenduta daude laguntza hauek. Eskaera aurkezteko azken eguna apirilaren 16a da.

Dirulaguntza honek bi zati ditu. Itxita egon behar izan duen establezimendu bakoitzak 1.200 euro jasoko ditu. Etxera eramateko zerbitzua soilik izan dutenek, berriz, 1.100 euroko laguntza jasoko dute. Geratzen den diru kopurua establezimendu bakoitzak altan duen langile kopuruaren arabera banatuko da. Justiziazko irizpidea delakoan erabaki da horrela egitea.

Dirulaguntza hauetatik kanpo geratzen dira ogi salmenta eta kafetegi zerbitzua daukaten establezimenduak.

Dirulaguntza hauek 2020an emandakoei gehitu behar zaizkie. Iaz, ostalaritzako 40 establezimendu izan ziren onuradunak eta haietatik 39k, 900 euro jaso zituzten. Segurtasun protokoloak bete ahal izateko egin behar izan dituzten inbertsioengatik ere eman dira dirulaguntzak. 

Halaber, 2021ean ostalaritzako establezimenduei ez zaie terraza tasarik kobratuko.

2020

Udalak 200.000 euro bideratuko ditu merkataritza eta ostalaritza sektoreei eta hainbat zerbitzu enpresei laguntzeko, tokiko ekonomia berpizteko eta Covid 19ak eragindako inpaktu ekonomikoa arintzeko xedez. Osorik edo partzialki itxi behar izan duten saltoki edo negozioak izango dira onuradunak. 

“Premiazko neurrien plan bat aktibatu genuen birusak eragindako inpaktu negatikoa arintze eta herriko aktibitatea eta enplegua sustatzen laguntzeko”, dio Ogasun zinegotzi Ana Azkoitiak. “Besteak beste, erabaki genuen merkatariei eta osatalariei zenbait tasaren ordainketatik aske uztea eta erosketa bonuak ateratzea. Denbora eman digu establezimenduei nola lagundu aztertzeak eta zenbateko bat bideratzeak, baina datozen egunetan argitaratuko da GAOn hartutako erabakia. 200.000 euro emango ditugu zuzeneko laguntzetan. Udalak duen datu basearen arabera, 236 establezimendu inguru dira itxita edo erdi itxita egon direnak eta haien artean banatuko da laguntza”.

Aurreikusitako diru-laguntzak dira 450 eta 900 eurotakoak. Negozioa guztiz itxita eduki behar izan dutenek 900 euro jasoko lituzkete eta irekita edukitzeko aukera izan arren, fakturazioa gutxienez %75 jaitsi zaienek 450 euro eskuratuko dituzte.

Udalak hartutako neurri nagusiak:

 

Udalaren laguntza zuzenak itxieragatik edo itxiera partzialagatik

 

MERKATARITZA pantalla200.000 euroko partida bideratuko da komertzio eta ostalaritzako sektoreentzat eta hainbat zerbitzu enpresentzat (ile-apaindegiak, dentistak...). Komertzio, ostalari eta dagokien enpresek Herritarren Arreta Bulegoan eskaera egin beharko dute deialdia GAOn argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, hamar laneguneko epean. Eskaerak egiteko epea uztailaren 9tik 22ra izango da. 

Ikusi GAOn oinarriak eta deialdia - Ikusi GAOko deialdian zuzenketa

Diru-laguntza jaso ahalko dute negozioa itxi behar izan dutenek eta baita irekita mantendu arren, fakturazioa gutxienez %75 jaitsi zaienek.

Guztiz itxita egon direnentzat 900 euroko laguntza aurreikusten da eta besteentzat, 450 eurokoa.

Eskatzaileek Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren alta historikoa aurkeztu beharko dute jarduera egiaztatzeko eta laguntza jasotzeko ezinbestekoa izango da helbide fiskala Azkoitian izatea.

Ikusi eskuorria (pdf)

Inbertsioengatik laguntzak

 

Udalaren laguntzei beste 34.149 euro gehitu behar zaizkie. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea sailak diruz lagunduko ditu udalak establezimenduetan segurtasun irizpideak eta protokoloak betetzeko inbertsioetan eta ekipamenduetan egindako gastuak diruz laguntzeko. Udalak kudeatuko ditu laguntza hauek dendari eta ostalariei iritsiarazteko.

Diruz lagundu ahal izango dira  ondorengo puntuei loturiko inbertsioak:
- Lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea.
- Merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko.
- Bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.
- BEP (babes ekipo pertsonalak).
- Espazioak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
- Salgaiak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
Diru-laguntzen zenbatekoa kostu hautagarrien %70 artekoa izan ahalko da eta onuradun bakoitzeko diru-laguntza muga 3.000,00 €koa.
Eskaerak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 11n amaituko da.

 

Alokairua ordaintzeko laguntzak establezimendu berrientzat

 

Udalak 2016an jarri zuen martxan laguntza-ildo bat Alde Zaharrean irekitako establezimendu berriei alokairua ordaintzen laguntzeko. Orain ordenantza aldatu da eta diru-laguntzak herri osora zabaldu dira. Alegia, kokalekua aparte utzita, denda berriek edo eskuz aldatu direnek eskura ditzakete laguntzak. Herrixen Merkataritza Elkartearen eskaera zen eta irizpideak aldatu egin dira, erantzuteko xedez.

Onuradunek bi urtetan jasoko dituzte laguntzak. Alokairuaren kostuaren %50 estaltzen du diru-laguntzak, betiere, 250 euro gehienez hileko.

Informazio osagarria: www.azkoitia.eus "Dirulaguntzak" atalean.

 

Hainbat tasa ordaindu beharrik ez

 

Udalak hartutako erabakiaren ondorioz, merkatari eta ostalariek ez dituzte zenbait tasa ordaindu beharko, krisiari aurre egiten laguntzeko asmoz. Zabor tasaren kasuan, 2020ko hiruhilekoari dagokion zenbatekoa ez dute ordaindu beharko itxita egon diren establezimenduek.

Ur tasaren kasuan ere, Gipuzkoako Urak erakundeak ere erabaki du alarma-egoeran itxi behar izan duten komertzio eta ostalaritzako saltoki eta lokal guztiei % 100eko hobaria ematea bigarren hiruhilekoari dagokion fakturaren zati finkoan.

Halaber, taberna eta jatetxeek ez dute terrazari dagokion tasarik ordaindu beharko zerbitzua eman ezinik egon diren denboraldiari dagokionean.
Administrazioak automatikoki aplikatuko ditu aldaketa hauek beraz, ez da beharrezkoa eskaera berezirik egitea.

Edonola ere, establezimenduei gomendatzen zaie fakturak begiratzea eta akatsen bat antzeman ezkero Udalari jakinaraztea zuzentzeko.

 

Erosketa bonuak

 

Tokiko merkataritza txikia sustatzeko Udalak hartutako lehen neurria 60.000 euroko balioa zuten 1.000 erosketa bonu ateratzea izan zen. Azken kanpaina honetan ahalegina egin da bonu bidezko kontsumoa sektore guztietara zabaltzeko, bakar batean kontzentratzeko arriskua saihestuz. Horregatik, bonu bakoitza 10 euroko sei txarteletan bilakatu da, bakoitza sektore ezberdin batean trukatu ahal izateko.

 

Gizarte Zerbitzuetatik laguntzak herritarrentzat

 

Beharrean dauden herritarrak Gizarte Zerbitzuetara gerturatzera animatu nahi ditu Udalak, dauden laguntzen inguruko informazioa jaso eta nori zuzenduak dauden jakiteko.

Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzeko:
943 85 71 74 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Diru-laguntzen inguruko orientazio zerbitzua Iraurgi Berritzenen autonomo eta enpresentzat

 

Udalak Iraurgi Berritzenen bidez, erakunde ezberdinek, hala nola, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Lanbidek edota Espainiako Gobernuak, martxan jarritako diru-laguntzen inguruko informazio eta orientazio zerbitzua eskaintzen dien autonomoei eta enpresei.

Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak ekainaren 23an onartu zituen Gipuzkoako sare sozio-ekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez berraktibatzeko programaren dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak. 825.000 euro bideratuko ditu eta lurraldeko garapen agentziak izango dira onuradunak eta diru-laguntza horien kudeaketaz arduratuko direnak. Diru-laguntza hauek digitalizazioan, finantziazioan eta estrategian aholkularitza jaso nahi duten enpresei zuzenduta egongo dira. 

IMG 20200701 124724

Botiken egutegia

guardiako botikak 2024