Jarrain, gaztetxoek ondorengo koplak abestu dituzte, trikiti eta pandero soinuek lagunduta eta udaletxeko balkoian pankarta zintzilikatu dute “Zahar eta Gazte, Jai eta Aste, Azkoitian Euskara Aske!” leloarekin.
1.Bi astez ze ausardia!
Nahiz den abenduak 2a
urte osora luza dezagun
Azkoitin Euskaraldia.
2.Gaur euskararen eguna
bera guztion laguna
bihotzean ta denon ahotan
eduki behar duguna.
3.Bi astez ze ausardia!
Nahiz den abenduak 2a
urte osora luza dezagun
Azkoitin Euskaraldia.
4. Gure hizkuntza zaharra
munduan zehar bakarra
hizkuntza polit hau mantentzeko
dugu hitz egin beharra.
5.Bi astez ze ausardia!
Nahiz den abenduak 2a
urte osora luza dezagun
Azkoitin Euskaraldia.
6.Belarriprest, ahobizi
erabili ta ikasi
eskolan eta kalean denok
nahi dugu euskaraz bizi!
7.Bi astez ze ausardia!
Nahiz den abenduak 2a
urte osora luza dezagun
Azkoitin Euskaraldia.
8. Orain dagoenarentzako,
ta egongo direnentzako
euskara zaindu eta hitz egin
gure hizkuntza_ez galtzeko.
9.Bi astez ze ausardia!
Nahiz den abenduak 2a
urte osora luza dezagun
Azkoitin Euskaraldia.
10. Sarri Azkoitiko plaza
da euskararen arnasa
ito ez dadin segitu kontu
kontari ta ondo pasa!
11. Bi astez ze ausardia!
Nahiz den abenduak 2a
urte osora luza dezagun
Azkoitin Euskaraldia.