"Munduari itzulia 80 egunetan" familia osoarentzako antzezlana da, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorioa. Abiapuntua izenburu bereko Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea da. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala da.
Noticias
Familientzat antzerkia: "Munduari itzulia 80 egunetan"
Familientzat edota haur eta gaztetxoentzat ekoiztutako "Munduari itzulia 80 egunetan" antzezlana aurkeztuko du larunbatean Glu Gluk Azkoitian. Hitzordua, hilaren 12an, 18:00etan izango da Baztartxo Antzokian. Sarrerak aurrez eros daitezke www.azkoitia.eus/agenda edo www.entradium.com atarien bidez lau eurotan.
Antzezlanaren egilea Galder Perez da eta Ugaitz Alegriak zuzendua. Andrea Covadongak, Jon Casamayorrek, Sara Barroetak eta Leire Ormazabalek osatzen dute aktore taldea.