Abian da 40. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa. Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatzen dute ekimena eta argitaratu dira oinarriak.
Ipuinak aurkezteko epea urriaren 31n itxiko da eta epaimahaiak abenduaren 18an hartuko du erabakia.
Lehiaketaren helburua euskara eta literatura uztartu eta horiek biak indartzea da, sortzaileei aukera bat eskainitzearekin batera. 

Tags: ,

Udaleko Berdintasun sailak, Emakumeak Ahalduntzeko Ikastaroen baitan, puntua egiten edo trikotatzen ikasteko ikastaroa antolatu du. Ehuntze saioak Maina Arzallusek emango ditu eta saio bakoitzaren hasieran Berdintasunaren inguruko zertzelada batzuk landuko dira, Udaleko Berdintasun teknikari Begoña Gorostiagaren eskutik.
Ikastaroa irailaren 21ean hasiko da eta azaroaren 19ra arte luzatuko da. Saioak astearteetan eta ostiraletan izango dira Elkargunean, 15:15etik 16:45era.
Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik puntua egiten jakitea.

Iraurgi Berritzenen Turismo alorretik antolatutako udako bisita gidatuei asteburuan emango zaie amaiera, azken bi bisitekin. Larunbatean, irailaren 11n, “Azkoitiko San Martin eta Baldako Santa Maria, Gipuzkoako hiribildu baten oinarriak” bisita eskainiko da. Irteera goizeko 11:00etan izango da Santa Maria Parrokia paretik. Bi orduko iraupena izango du.

Igandean, irailaren 12an, “Azpeitia, Loiola, Azkoitia: mudejar artearen ibilbidea” deituriko bisitaz gozatzeko parada izango da.

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin, azken urteetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko
desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan. Hauen artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkinez UE3” proiektua aurkitzen da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Lurreko seinaleztapena edo seinaleztapen “podotaktila” deiturikoa ipini da Elkargunean. Lurzoruan, modu erregularrean kokatuta, kupula edo barra formako elementuak ipini dira ikusmen murritza edo itsutasuna duten pertsonak gidatzeko eta ohartarazteko. Modu horretan, lurreko erliebeak lagundu egiten die ikusmen murriztasuna duten pertsonei euren mugimendu edo joan-etorrietan, eta irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzen die.

Udako etenaldiaren ostean, Azkoitia Lagunkoiak berriro ekin dio lanari. Hileroko bilera asteazkenerako, irailaren 8rako deitu dute. Bilera, ohiko moduan, Elkargunean izango da arratsaldeko 18:00etan. Bilerak irekiak dira eta nahi duen oro bertaratzera gonbidatua dago.

Azken egunotan, herriko gune ezberdinetan gertaturiko txikizioak salatu ditu Udalak, besteak beste, bidegorrian edota Gaztanenea parkean. Borondate txarrez egindako eta gizalege gutxi erakusten duten ekintzak dira.
Udaltzaingoa gertaerak ikertzen ari da baina momentuz ez du egileak identifikatzerik lortu.

Tags:

Udako etenaldiaren ostean, herri barruko garraio zerbitzuak, Urbanuek, berriro ikastetxeen ordutegira egokitutako joan-etorriekin hasiko da irailaren 6tik, astelehenetik aurrera. Ikasturte berriaren hasierarekin batera ekingo zaio zerbitzuari.
Ikastetxeei egokitutako ordutegia.

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra