Udaleko Ingurumen sailak Faktura Energetikoen Tailerra antolatu du. Sarritan gasaren eta elektrizitatearen fakturak ulertzea konplexua suertatzen da. Saioaren helburua da fakturak ulertzen laguntzea, fakturak modu egokian kudeatu ahal izateko. Horregatik, parte hartu nahi dutenei etxeko faktura energetikoa eramatea eskatzen zaie.
Halaber, merkatu erregulatua eta librea aztertuko dira, eta energia aurrezteko gomendioak emango dira tailerrean.

Azkoitiko Udalak Guraso Eskolaren edizio berri bat jarri du martxan, seme-alaben heziketarako funtsezko trebetasunak eskuratzeko espazioa, hain zuzen. Helburua da haur eta gazteei gaur egungo munduak jartzen dizkien erronkei ahalik eta ondoen aurre egiteko gaitasunak lortzen laguntzea. Gaur goizean aurkeztu dute ekimena Prebentziorako zinegotzi Mertxe Zubillagak eta saioak zuzentzeaz arduratuko den Xabier Tilves psikologoak.

Azken urteetan egin bezala, Udalak guardiako farmazien egutegia banatuko du etxeetan. Informazio eskuorria aste honetan bertan banatuko da buzoietan. www.azkoitia.eus atarian ere argitaratuko da botiken egutegia.
Azkoitiko farmazien guardia-ordutegia da, astelehenetik ostiralera, 13:00etik 16: 30era, eta igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 13:00era.

Doinuele euskarazko plazen sareak aurtengo egitaraua aurkeztu zuen atzo Donostian, tartean, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Udalak lagunduta, antolatzen duen Geure Gelatik Liburu Azoka. Aurten azoka apirilaren 12tik 14ra izango da, eta Jasone Osoro izango da aurtengo omendua.

Udaleko Berdintasun arloak Emakumeok Ahalduntzeko Ikastaroak antolatu ditu beste behin. “Ezagutza berriak eskuratzeko, autonomia eta konfiantza lantzeko, kezkak eta ondoezak partekatzeko, gure eskubideez jabetzeko eta emakumeen arteko sareak sortzeko topaguneak eskaintzen dizkigute ikastaro hauek”, dio Berdintasun zinegotzi Mertxe Zubillagak.

Tags:

Olatz eta Iñaki Salvadorrek kontzertua eskainiko dute larunbatean, hilaren 13an, Baztartxon arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak aurrez eskuragarri daude www.entradium.com atarian
Urte batzuk badira Olatz Salvador Euskal Herriko nahiz munduko beste hainbat agertokitan kangu sortzaile eta interprete gisa pauso irmoak ematen ari dela. 2014an ekin zion bere bakarkako ibilbideari, eta bere lehen diska duela bost urte kaleratu zuen, publikoaren babesa eta kritikaren oniritzia azkar lortuz.

Tags:

Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek ilusioa eta poza ekarri dituzte beste behin. Haurrek gogotik gozatu dute kabalkadaren magiarekin. Ekarrikooooooo… oihu eginez eta poltsikoak goxokiz betetzeko ahaleginean ikusi dituzte hiru erregeak. Hori bai, euriak ez du atsedenik hartu eta aterkipetik agurtu dituzte askok eta askok Errege Magoak.

Oinetakoak garbitu, jateko zerbait eskura utzi eta goiz-goiz lotara!

Iragarrita oso eguraldi txarra dagoenez, Errege Magoen Kabalkada antolatzeaz arduratzen den Sustatuz elkarteak kabalkadaren ibilbidea moztea erabaki du.
Kabalkada Santa Klara komentutik 19:30ean aterako da eta Plazaberritik barrena, Herriko plazara iritsiko da. Hiru erregeak zaldiz egingo dute plazara arteko bidea, eta udaletxeko balkoira igoko dira bertatik haurrak agurtzeko. Jarraian, erregeak Herriko plazatik oinez parroki atarira joango dira Jesus haurra gurtzera.
Arratsaldez, hiru erregeen pajeak eliza atarian egongo dira 16:30etik 18:30era haurren gutunak jasotzeko.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
11
12
13
14
18
19
20
21
25
26
27