Ekitaldi hunkigarria izan da gaur arratsaldean errepresio frankistaren biktimen omenez Elkargunean egin dena. Ehun lagunetik gora bildu dira Aranzadi Zientzia Elkarteak, Udalaren enkarguz, egin duen ikerketa lanaren harira. Errepresaliatuen senideekin batera, Ana Azkoitia alkatea eta hainbat udal ordezkari, Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro, eta Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren zuzendari Ion Gambra izan dira.

Urola Erdiko hausnarketa estrategikoaren jarraipena partekatu da gaurko bilkuran.

IB Sarearen XXI. Topaketak ospatu dira gaur goizean. Bertan, eskualdeko sozioekonomia alorreko eragile ezberdinek hartu dute parte: enpresa, ekintzaile, ikastetxe, merkataritza elkarte, enplegu, turismo eta udaletako ordezkariak, hain zuzen ere. 

Azkoitiko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen prozesua jarri du abian, herritarrei ahotsa emateko xedez. Horretarako, Udalak 100.000 euroko diru-partida jarri du, herritarren babesa duten egitasmo edo proiektuak txertatzeko, betiere, beharrak eta lehentasunak kontuan hartuta.
Helburua da herritarren ekarpenak jasotzea, ahalik eta erabakirik hoberenak hartzeko.

Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea hobetzeko obren bigarren fasearen eraikuntza-proiektua onartu du.  Aurreikuspenen arabera, proiektua datozen asteetan aterako da lizitaziora, 13.302.104,63 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne) eta 31 hilabeteko exekuzio-epearekin.

Udalak gaur zabaldu du inauterietako Mozorro Lehiaketan eta Ondoen Apaindutako Taberna Lehiaketan izena emateko epea. Gaurtik otsailaren 9ra arte eman ahalko da izena bi lehiaketetan.
Parte hartu nahi duten lagun, talde edo establezimenduek udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan eman beharko dute izena. Bulegoaren ordutegia da astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:30era.

Ekitaldi irekia da eta bertaratu nahi duten herritar guztiak gonbidatuta daude. Urtarrilaren 26an, 18:30ean, Elkargunean izango da.

Azkoitiko Udalak memoria historikoa berreskuratzeko lanketa egin du azken bi urteotan, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Emaitza Azkoitia Oroimena izeneko webgunean jasota geratuko da. Bertan Gerra Zibilean eta diktadura frankistan, 1936tik 1959ra, giza eskubide urraketak jasan zituzten pertsonen inguruko informazioa bildu da. Gertatutakoaren egia ezagutzea eta herritarren esku jartzea da nahia, biktima guztiek dutelako egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea.

Eskualdearen beharrak aurkezteko aukera izan zuten atzo goizean, Gipuzkoako Foru Aldundian. 

Bide azpiegituretako foru diputatu Maria Ubarretxenak, departamendu horretako zuzendari Mikel Uribetxeberriak, Azkoitiko alkate Ana Azkoitiak, Azpeitiko alkate Nagore Alkortak, Zestoako alkate Mikel Arregik, Iraurgi Berritzeneko zuzendari Begoña Beobidek eta eskualdeko eragile sozioekonomikoak ordezkatuz, Biele Group-eko Naiara Aldazabal-ek eta Grupo Sein-eko Marian Etxeberriak, eskualdeko bide azpiegituren egoera eta egun dauden beharrak azaldu dituzte.

Udaleko Ingurumen sailak Faktura Energetikoen Tailerra antolatu du. Sarritan gasaren eta elektrizitatearen fakturak ulertzea konplexua suertatzen da. Saioaren helburua da fakturak ulertzen laguntzea, fakturak modu egokian kudeatu ahal izateko. Horregatik, parte hartu nahi dutenei etxeko faktura energetikoa eramatea eskatzen zaie.
Halaber, merkatu erregulatua eta librea aztertuko dira, eta energia aurrezteko gomendioak emango dira tailerrean.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25