sliderra-esan.jpg

Bihartik aurrera coronavirusaren transmisioa mozteko indarrean jarriko diren neurri berriak tarteko, Elkargunean ezingo da dutxarik eta aldagelarik erabili bihartik aurrera. Padel eta squashik ere ezingo da praktikatu pistak itxita egongo direlako.
Kirol ikuskizunik ere ez da izango eta instalazioetan derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea, igerileku barruan ezik.
Igerilekuak eta gimnasioa erabiltzeko orain arte bezala hitzordua hartu beharko da aurrez.
Ordutegiari dagokionez, gaueko 21:00ean itxiko da Elkargunea. Ondorioz, astelehenetik ostiralera goizeko 7:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan 9:00etatik 20:00etara eta igandetan 9:00etatik 14:00etara.

Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurriak tarteko, Baztartxo Antzokiko zine emanaldien ordutegiak aldatu egingo dira. Asteburu honetan, bihar larunbata, Zine Forum saioa 18:30ean izango da. “El Lago del Ganso Salvaje” filma eskainiko da.
Igandeko eta asteleheneko helduen emanaldiak, azaroaren 8koa eta 9koa, arratsaldeko 19:00etan izango dira “Una Pastelería en Notting Hill” filmarekin.
Haurrei zuzendutako zine emanaldia ere ordu erdi aurreratuko da. Igandean 16:30ean botako da “El Arco Mágico” filma.
Neurri berriak indarrean egoten diren bitartean, ordutegi hauek jarraituko dira. Igandetako haur zinea 16:30ean eta igande eta astelehenetako emanaldiak 19:00etan.

“Karabi Karaba” izenburupean, ipuin kontaketa saioa egingo da Aizkibel Liburutegian azaroaren 14an. Inés Bengoa ipuin kontalariak gidatuko du saioa eta hitzordua 11:30ean izango da.
Bengoak ipuin sorta dibertigarria eskainiko du “ondo pasatzeko eta irudimena elikatzeko” kontalariaren ahotsaz eta gorputz adierazpenaz lagunduta.

 Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten programaren baitan Udalak, Lanbidek diruz lagunduta, balio anitzeko sei peoi kontratatuko ditu. Hautaketa prozesua abian da. Izena emateko epea 2020ko azaroaren 5etik, gaurtik, azaroaren 16ra artekoa da.

Kontratuen iraupenari dagokionez, sei hilabetetarako kontratatuko dira eta lanaldi osorako. Hautagaiei eskatzen zaizkien baldintzen artean daude, besteak beste, langabea izatea eta Lanbiden izena emanda egotea lan eskatzaile gisa. 

KLIKATU HEMEN INFORMAZIO OSOA jasotzeko.

Udalak lizitaziora atera ditu Floreaga auzoko lehenengo igogailuaren eraikitze lanak. Exekuzio proiektuak jasotakoaren arabera, Floreaga-zahar Jauregiaren sarrera ondoan eraikiko da igogailua eta Zuazola kalera iritsiko da. Loturetarako bi pasabide izango ditu igogailuak, bata Zuazola kalera irtisko da eta bestea Floreaga Ikastetxera.
Lehenengo esku-hartzearen aurrekontua 749.453,43 eurokoa da (BEZ barne) eta behin obrak hasita, sei hilabeteko exekuzio epea aurreikusten da. Lizitaziora proposamenak aurkezteko azken eguna azaroak 10 da. Lizitazio prozesuak luzeak diren arren, normaltasunez badoa eta alegaziorik edo bestelako eragozpenik ezean, 2021eko lehen hiruhilekoan obrak hastea aurreikusten da.

Covid 19ak ez du atsedenik ematen eta bizi dugun egoera latz honen aurrean. Udalak ospakizunak bertan behera uztea erabaki ditu. San Martin egunean ez da kanpai hotsik entzungo aurten, ez baita horretarako aukerarik emango. Kanpaia jotzeko sokarik ez da eskuragarri jarriko eta San Andres eguna ere egun arrunta izango da aurten eta ez dugu plaza beteta ikusiko.
“Festak bertan behera utzi beharra izatea dagoeneko ez da albistea. Ez da inor harrituko. Ez dago beste irtenbiderik. Jende pilaketak saihestea da gure ardura eta erantzukizunez jokatu behar dugu guztiok, bakoitzarengandik hasita. Eszenatoki honetan ez dago ospakizunentzat tokirik”, dio Kultura zinegotzi Sonia Vazquezek.

Azkoitiko 14 saltoki atxiki dira dagoeneko martxan dagoen Euskadi Bono Denda kanpainara. Gutxienez 30 euroko erosketetan 10 euroko deskontua izango duten 500.000 bonu atera ditu Eusko Jaurlaritzak krisiak gehien zigortu duen sektorea berpizteko eta kontsumoa aktibatzen laguntzeko tokiko eta eskualdeko esparruan duen eragina sustatzeko helburuarekin.
Kanpaina Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak diseinatu eta koordinatu du, aldundiekin, udalekin eta Eudelekin lankidetzan.

Tags:

LABIren Batzorde Teknikoak gomendioen dokumentu bat egin du prebentzio-neurriak zorroztasun handiagoz betetzeko. Azkoitiko Udalak bere egiten ditu gomendioak eta herritarrei beste behinondorengo gomendioak zorrotz betetzeko eskatzen die.

Jarrera indibiduala

1. Eskuen garbitasuna, maskara, distantzia soziala eta bizikidetza egonkorreko taldetik kanpoko gizarte-topaketak mugatzea. Ezinbestekoa ez den eta atzeratu daitekeen edozein familia- edo gizarte-jarduera bertan behera uztea edo atzeratzea. Ahal den neurrian, barne-eremuetako gizarte-topaketak bizikidetza-talde egonkorrera mugatzea eta gizarte-elkarreragineko jarduerak ondo aireztatutako espazio irekietan egitea funtsezko prebentzio-neurriak dira, eta pertsona bakoitzaren menpe daude, eta une honetan areagotu egin behar dira. Banakako erantzukizunaren ildo beretik, herritarrei gomendatzen zaie erakundeek aktibatu dituzten APPak erabiltzea kasuen, kutsatzeen eta miaketaren jarraipena errazteko.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
6
7
12
13
14
19
20
21
26
27
28
29
31
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra