Familia ugariek zabalik dute ibilgailuen eta ondasun higiezinen gaineko zergaren hobaria eskatzeko epea. 2021an hobaria eman zitzaien eta baldintzak betetzen jarraitzen duten familiek ez dute berriro eskaera egin beharko.
Eskaera egiteko azken eguna urtarrilaren 31 da. Eskaera Herritarren Arreta Bulegoan aurkez daiteke astelehenetik ostiralera bitartean 07:30etik 15:30era, edo elektronikoki, Udalaren web orriaren bidez.

Azkoitiko Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du Tuteran gertaturiko eraso matxistaren aurrean. Sara Pina nafarraren heriotza eragin du, azken indarkeria kasu honek. Halaber, Udalak biktimaren familiari eta hurbilekoei bere elkartasuna helarazten die. 

Indartsu dator urteko lehen hiruhileko kultur denboraldia. Antzerkia, musika eta umeentzat ikuskizunak izango dira nagusi Aste Santua bitartean. Larunbatean, urtarrilaren 15ean, emango zaio hasiera egitarauari. Egun horretan, Ados Teatroak ekoiztutako Kopaz Kopa antzezlana eskainiko da Baztartxon. Hitzordua 19:00etan izango da eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude www.azkoitia.eus/agenda loturan edota www.entradium.com atarian. Egunean bertan leihatilan ere erosi ahalko dira sarrerak.

Tags:

Altamiran kokatutako baratze ekologikoak erabili nahi dituztenek izena eman beharko dute urtarrilaren 13tik 30era bitartean. Zozketa publiko bidez ematen dira lizentziak eta lursailaren aprobetxamenduak edo erabilerak urtebeteko epea izango du; eta gehienez ere lau urtera arte luzatu ahalko da.
Parkean 40 m2-ko 69 baratze daude. Haietatik bi ezgaitasun fisikoa duten pertsonentzat gordeko dira.

Tags:

Egun hauetan amaitu dira hilerriko hainbat zaharberritze lan. Bertan kontserbatzen diren hainbat elementu historiko zaharberritu dira bertako Baldako Santa Maria elizan, 1510ean, Parrokia gaur egun dagoen tokira lekualdatu zenetik, Antiguako Ama bezala ere ezagutzen den ermitan.
Garai batean Azkoitiko Parrokia izan zen Baldako Santa Maria monasterioaren portada eta ur bedeinkatuaren pila zaharberritzeaz arduratu dira Berta Banzo eta Miguel Rodriguez, Jose Luis Larrañagaren zuzendaritzapean.

Tags: ,

Kontzertua eskainiko du urtarrilaren 8an, 19:00etan, Baztartxon.

Ruper Ordorikak “Amour eta Toujours” bere disko berria aurkeztuko du hilaren 8an, 19:00etan, Baztartxo Antzokian. Klabe kubatarrean grabatutako lana da eta hango eta hemengo musikariak izan ditu bidelagun.
Hamaika abestik osatzen dute Ordorikaren azken diska. Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da: Arkaitz Miner (gitarra,bibolina eta mandolina), Lutxo Neira ( Baxua) Hasier Oleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak).

Tags:

“Ez dago hitzik. Nora iritsi behar dugu? Ze burutan sartzen da horrelako basakeria? Benetan penagarria da bart gertaturikoa”, esan du Javier Zubizarreta alkateak.
Tristura, amorrua eta inpotentzia dira bai ordezkari politikoek eta bai herritarrek une hauetan sentitzen dutena.
Bozeramaile Batzordea eguerdian bildu da gertaturikoaren balorazioa egiteko, eta publikoki gaitzespen irmoa helarazteko.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
Data : 2020-11-02
3
4
5
10
11
12
17
18
19
24
25
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra