Gaur, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren aurkako Eguna da. Horren harira, ondorengo Adierazpen Instituzionala onartu zuen atzoko Udal Osoaren Ohiko Bilkurak: 

Emakumeen aurkako indarkeria larderiarako tresna indartsua da, emakumeei zuzendua, indarrean dauden genero-arauak desafiatu eta eralda ez ditzaten. Mehatxurako tresna hori zuzenean emakumeengan erabiltzen da, baina baita haien gertuko pertsona maitatuenengan ere, min handiagoa sortzeko modu gisa. Kalkuluen arabera, bikotekideen edo bikotekide ohien eskutik indarkeria jasaten duten EAEko hamar emakumetik seik seme-alaba adingabeak dituzte, eta horiek ere biktima bihurtzen dira.

Tags:

Bihar, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Eguna da eta Udalak elkarretaratzea deitu du indarkeria matxista salatzeko. Sexismoaren hariak etetea eta berdintasuna aldarrikatuko dira. Hitzordua 19:00etan izango da Herriko plazan eta Udalak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu.
Aurretik, 18:00etatik 19:00etara trikotatutako tximeletak banatuko ditu Udaleko Berdintasun arloak, sinbolo gisa.

Tags:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 3 zenbakidun espedientearen onespena.
3.- EH Bildu udal taldearen zinegotzi liberatuaren aldaketa onartzea.

Ostegunean eta ostiralean, hilaren 25ean eta 26an, itxita egongo da Aingeru 14-16 eta Aizkibel 23 lotzen dituen oinezkoen bidea. Bide ondoko horman lan batzuk egin behar dituztelako itxiko da bidexka.
Eskolaumeek erabili ohi dute pasadizoa Isidro erretegi ondotik Baztartxo antzokiaren atzekaldera joateko, baina itxita irauten bi egunetan ibilbidea aldatu beharko dute eta Aizkibel kaletik edota Kale Nagusitik barrena, Correos aldetik sartu beharko dute ikastetxeetara.

"Indarkeria matxistaren aurka, berdintasuna bidea!" erakusketa dago ikusgai Etxe Beltz Jauregian. Azaroaren 25aren bueltan, Udaleko Berdintasun arloak antolatutako jardueren baitan egin da erakusketa. Bertan, Ahalduntze Ikastaroetan emakumeek egindako xilografiako eta puntuzko lanekin osatu da bilduma. Azaroaren 26ra arte egongo da erakusketa zabalik 17:30etik 19:30era bitartean.

Azkoitia Lantzen sozietate publikoak enkantera atera du Altzibar etorbideko 4, 6 eta 8 zenbakietan kokatutako garaje ireki bat. Interesatuek abenduaren 9ra arteko epea dute proposamena aurkezteko.

Aurten ere Udalak txartelak banatuko ditu behar bereziak dituzten haurren artean barraketan lehentasuna izan dezaten eta ilarak saihestu. Txartelak eskuragarri daude dagoeneko udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera bitartean 7:30etik 15:30era.
Halaber, ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan musika kenduko da barraketan 18:00etatik 19:00etara, haur batzuk ez dutelako zarata edo bolumen handia ondo jasaten.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra