Ana Azkoitia alkateak Pakita Ayerza Aranguren zoriondu du gaur, 100 urte bete dituelako. Marina eta Pilar alaben konpainia goxoan ospatuko du bere eguna. Errezilen jaioa, Jose Manuel Landa errezildarrarekin ezkondutakoan etorri zen Azkoitira bizitzera. Kamineroa zen Landa, eta “kaminerokoak” bezala ere ezagutzen ziren herrian. Ezkondu ondorengo urteak Azkoitian eman ditu Pakitak. Duela hamabi urte alargundu zen.
Gaurkoa egun handia eta ospatzekoa da Ayerzaren etxean, pasteltxo eta argazki-albumen artean, lanari eta etxekoei eskainitako bizitza oso bat baitute ospatzeko.
Lerro hauen bidez, azkoitiar guztien izenean, Pakita Ayerza zoriondu nahi dugu eta besarkada handi bat bidali. Zorionak Pakita!

Atzo arratsaldean zabaldu zituen ateak Geure Gelatik Liburu Azokak, Udalak lagunduta, Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen eskutik. Aurtengo edizioak Jasone Osoro idazle elgoibarra omendu du, euskal literaturari egin dion ekarpenarengatik. Osorok Mariasun Landa idazlearen eskutik jaso zuen oroigarria, ibilbide luzeko bi emakume idazle elkartu zirelarik oholtzan. “Maite ditudan eta maitatzen nauten pertsonei” eskaini zien Osorok oroigarri, eurek ematen dietelako "idazten jarraitzeko indarra”.

Apirilaren 13an, larunbatean, 19:00etan, Baztartxo Antzokian

Luxuzko bikotea elkartu du Txalo Produkzioak etxeak “Almazenean” antzezlana taularatzeko. Zuhaitz Gurrutxagak eta Iker Galartzak partekatuko dute Baztartxo Antzokiko eszenatokia larunbatean, apirilaren 13an. 19:00etan izango da hitzordua.
Sarrerak aurrez eskura daitezke www.entradium.com atarian edota egunean bertan, leihatilan.

Kontzertua apirilaren 14an, igandean, Parrokian 17:00etan izango da.

Musikenek eta Gipuzkoako Diputazioak Organoak Plazara 2024 zazpigarren edizioa antolatu dute apirilaren 12tik 21era. Ziklo hau Gipuzkoako organo ondarea eta organo errepertorioa jendeari hurbiltzeko asmoz egiten da, askotariko jarduerak dituen programa moldakor baten bidez.
Aurten zikloak aurkezten duen kartela bere kalitate eta tamainagatik Europako organo jaialdi handien neurrikoa da eta apirileko bi astebururen inguruan antolatu da. Apirilaren 14an, igandean, Azkoitian, Johann Vexo, Parisko Notre-Dameko koruko organistak emango du kontzertua. Parrokian izango da 17:00etan.

Tags: ,

Larunbat honetan, apirilaren 13an, jokatuko da Azkoitian Gipuzkoako XIV. Euskal Pilota Egokituko Binakako Txapelketako lehen jardunaldia. Partiduak Gurea Pilotalekuan 10:00etatik 14:00etara bitartean jokatuko dira.
Txapelketa Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dute, “kirola eta inklusioa bateratu, indartu eta sustatzeko, errespetua, berdintasuna eta aniztasuna oinarri hartuta”.

Martxoaren 19an, Kontzejupean jarriko dira salgai 10:00etatik 13:00era, eta 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Azkoitiko Udalak, Herrixen merkataritza elkartearekin lankidetzan, merkataritza-bonuen kanpaina abiatu du beste behin. Bonuak apirilaren 12an jarriko dira salgai Internet bidez, goizeko 10:00etan, www.azkoitia.eus/bonoak loturan, eta apirilaren 19an, presentzialki erosi ahal izango dira Kontzejupean, udaletxe azpian, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Lanak aurkezteko epea gaurtik maiatzaren 15era luzatuko da.

Udalak eta Hike eizan! lantaldeak III.Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa abiatu dute, hitanoa, eta bereziki noka, sustatzeko xedez. Gaur zabaldu da lanak aurkezteko epea eta maiatzaren 15a izango da horretarako azken eguna.
Adin tarteei dagokienez, hiru mailatan banatzen da lehiaketa: 14 urte artekoek, 15 eta 18 urte bitartekoek, eta 18 urtetik gorakoek hartu ahalko dute parte. Kategoria bakoitzean bertso-sorta onenari emandako sariez gain, Azkoitia Saria jasoko dute maila bakoitzean bertsorik onenak idatzi dituzten herritarrek.

Tags:

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Udaleko Berdintasun arloak lagunduta, Geure Gelatik Liburu Azokaren edizio berri bat antolatu du, emakumeek literaturan, liburugintzan, eta oro har, kulturan egiten duten ekarpena balioan jarri, haien lanak ezagutzera eman, eta emakume idazleei bozgorailua jartzeko xedez. Aurretik antolatu izan zuen arren, 2022an berrartu zuen ekimena Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, eta aurten apirilaren 11tik 13ra bitartean gauzatuko da. Egun horietan liburu eta literatur mundua jabetuko da Portaleburu Erakusketa Aretoaz.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
5
6
7