Punta-puntako karatearen erakusleiho bihurtuko da asteburuan Azkoitia. Elkargunean estatuko 650 karatekatik gora elkartuko dira Karateko Liga Nazionalaren bigarren jardunaldian lehiatzeko. Kadete, senior eta para-karate kategorietako kirolariek hartuko dute parte kumite (konbatea)) eta kata (formak) modalitateetan. Gaur egin dute jardunaldiaren aurkezpena Anaitasuna Kanku Karate klubaren buru Juan Murillok, Maialen Eskisabel karateka azkoitiarrak eta Euskal Karate Federazioko presidente José Manuel Colásek. Udaleko kiroletako teknikari Jesus Arrizabalaga izan dute bidelagun.

Tags:

Azkoitiko Udalak bere gaitzespen irmoena azaldu du Gasteizen gertatutako hilketa matxistaren aurrean. Halaber, elkartasuna adierazten die biktimaren sendieei eta hurbilekoei.
Heriotzek modurik krudelenean agerian uzten dute emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Organo Erromantikoaren XXII. Zikloaren baitan, Kurt Lueders organistak eta Pascale Karampournis biolinistak kontzertua emango dute asteburuan Azkoitian. Hitzordua hilaren 16an, 20:00etan, izango da Parrokian. Sarrera doan da.
Fritz Kreisler, Jacques-Nicolas Lemmens, Josef Rheinberger, Jean-Dominique Pasquet eta Jean-Charles Gandrille konpositoreen obrak interpretatuko dituzte. Bikoteak 1990eko hamarkadaren erdialdean osatu zuen Duo Dulciâme eta ordutik Frantzia osaoan barrena ibili da, biolin eta organorako errepertorio zabala ezagutzera emanez.

Udaltzaingoak pakete bat entregatzeko aitzakian, saltokietan egiten ari diren iruzus saiakerez ohartarazi du. Herrixen Merkatari Elkarteak bi dendetan iruzur egin dutela salatu du. Biktimek azaldutakoaren arabera, mezulari gisa identifikatzen den lagun bat sartzen da dendara eta diru-kantitate bat eskatzen du hirugarren batentzat den pakete bat entregatzeagatik. Aldi berean, dendariak dei faltsua jasotzen du hartzailearen izenean, eskatuz mesedez ordaintzeko eta paketea hartzeko.

Gaur goizean Etorkizuna Eraikiz kapsula herrira iritsi da, azkoitiarrok lurraldearen etorkizunaren inguruan ditugun ekarpenak jasotzeko asmoz .“Gipuzkoaren etorkizuna denon artean diseinatu behar dugu elkarlan baten bidez; guztiok amesten dugun lurraldea eraiki behar dugu, eta horregatik sustatzen dugu dinamika parte-hartzaile hau, kapsula hainbat herrietara eramanez”, azpimarratu du Eider Mendoza Gobernantza diputatuak. Mendozak Azkoitian bisitatu du kapsula, Javier Zubizarreta alkateak eta Ana Azkoitia zinegotziak lagunduta.

Antolatzaileek itxi dute jada 3x3 Futbol Festarako izen-ematea. Urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean izango da. “Orain partiduen ordutegiak antolatzeari ekin diogu. 170 taldek hartuko dute parte, 700 neska-mutiletik gora. Arrakasta borobila izan du, sekulako erantzuna jaso dugu partaide eta gurasoen aldetik. Eskerrik asko denoi”, esan du Melitón Rodriguez antolatzaile eta sustatzaileak.

Tags:

Azkoitiko KZguneko azaroko planifikazioen eskaintza ikus dezakezu HEMEN

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 619).
  • Telefonoz deitu (943 023 619). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
    Tags:

Udaleko Prebentzio sailak sustatuta, drogen kontsumoari lotutako arrisku murrizketak lantzeko formazioa jaso dute gaur goizean udaltzainek. Substantzia ezberdinen ezaugarriak eta eragiten dituzten sintomak aztertzeaz gain, kasu bakoitzerako jarraibideak landu dituzte.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra