Aizkibel Udal Liburutegiak haurrei zuzendutako eskaintza zabalduko du ikasturte honetan. Urrian, hilabete honetan hasi eta maiatzera bitartean hilabetero ekintza ezberdinak izango dira.
Besteak beste, ipuin kontaketa saioak, zientzia tailerrak, idazketa lantegiak, itzal-argien taillerak, e.a. eskainiko dira, haurrek gozatuz, entretenituz, ikasi dezaten.
Ekintzak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, aldiro jakinaraziko dira jarduera bakoitzaren datak eta orduak.

Eguzki plakak eta kargagailu elektrikoak jartzeagatik hobariak egingo dira, eta etxe hutsei errekargua jarriko zaie zenbait salbuespenekin.

Datorren urteko ordenantza fiskalei hasierako onespena eman zitzaien atzo arratsaldean egindako udal osoaren ezohiko bilkuran. Erabakirik gehientsuenetan onespena egon da EAJ/PNV, EH Bildu eta Azkoitia Bai-ren aldetik. PSE-EE guztietan abstenitu egin da, taxi tarifen onespenean ezik. Hasierako onespenarekin hasten da ordenantzen tramitazioa. 30 eguneko jendaurreko erakusketa fasea amaitutakoan sartuko dira indarrean, betiere helegiterik ez bada aurkezten.

Ibilbide luzeko margolaria da, nazioko eta nazioarteko erakusketa askorekin. Kritikak errealismo garaikidearen artistarik adierazgarrienetakotzat jotzen du, eta filosofikotzat, transzendentaltzat eta sinbolikotzat jo du bere lana. Filosofikoa, gizakiaren hazteko premiarekin zerikusia duten gai sakonei buruzko gogoetak islatzen dituelako. Transzendentala, ezagutzen denaren mugak gainditzen dituelako, inkontzientean sakonduz. Sinbolikoa, sinboloen hizkuntzaren bidez adierazten delako.

Artista honek Azkoitian bisita egingo digu urriaren 6tik 15era eta artearen bidez filosofiaren mundu liluragarria barneratzeko aukera emango digu. Ibilbide luze horretan metatutako ezagutza guztia transmititzeko eta partekatzeko asmoz, artearen adin eta ezagutza-maila guztietako publikoari zuzendutako hitzaldi-solasaldi moduko topaketak antolatzea atsegin du, arteak gizakiaren garapenean duen eraginaz hitz egiteko, eta arteak garapen integral baterako berebiziko garrantzia zergatik duen azaltzeko.

Larunbatean, urriaren 7an, Organo Erromantikoaren XXIV. Nazioarteko Zikloaren baitan Azkoitian eskainiko den lehen hitzordua izango da. Kontzertua Parrokian 20:00etan izango da. Esther Ciudad organo-jotzaile eta musikologo zaragozarrak irekiko du zikloa, Juajo Guillem perkusio-jotzaile eta konpositore valentziarra lagun duela. Bikoteak Israel López Estelche, György Ligeti eta Hermes Luaces konpositoreen obrak interpretatuko dituzte.

 

Udaleko Berdintasun eta Prebentzio sailak antolatuta, ostalaritzako langileei prestakuntza saioak egiteko aukera eskaini zaie. Alkoholaren eta drogen kontsumoak dakartzan arriskuak murrizteko jarraibideak, eta eraso sexistei aurre egiteko ezagutzak eta protokoloak azalduko dira lansaioetan. Gaur izan da lehenengoa, eta bi establezimenduk hartu dute parte. “Egia esan, gai hauekiko sentsibilitate handiagoa beharko litzatekeela uste dut, eta lanean jarraituko dugu egoera konplexuak noiznahi eta edonon sor daitezkeelako, eta bereziki, festa eta gau giroan”, esan du Mertxe Zubillaga zinegotziak.

Tags:

Esti Markezek kontzertua eskainiko du larunbatean, urriaren 7an, 19:00etan Baztartxon. Sarrerak salgai: www.azkoitia.eus/agenda eta www.entradium.com atarietan.
Abeslariak dioenez, 2020ko konfinamenduan, etxean igarotako ordu haiek zukutu eta orduan sartu zen sorkuntzaren munduan. Kantuak sortzen hasi zen eta, urte berean, bere aita Mikel Markezekin batera "Azal berritzen" diskoa argitaratu zuen.

Udaleko Berdintasun eta Prebentzio arloak prestakuntza saioak antolatu ditu ostalaritzan lan egiten duten pertsonentzat. Bi saiok osatuko dute ikastaroa. Urriaren 3an eta 10ean izango dira, 10:30etik 13: 30era, Elkargunean.
Egitasmoaren helburua da bi eszenatoki posibletan jarraitu beharreko irizpideak, jarraibideak eta protokoloak ezagutaraztea. "Alde batetik, programak prestakuntza eman nahi du alkoholaren eta drogen kontsumoak dakartzan ondorio fisiko eta patologikoei buruz, eta noski, arrisku horiek murrizteko jarraibideei azaldu. Bestalde, eraso sexistei aurre egiteko jarraibideak, ezagutzak eta protokoloak eskainiko dira", azaldu du Mertxe Zubillaga Berdintasun eta Prebentzio zinegotziak.

Edizio berri batekin dator Organo Erromantikoaren Nazioarteko Ziklo. Aurtengo udazkenean 24.enez ospatuko da hiru udalerritan. Loiolako Basilika, Bergarako Santa Marina Parrokia eta Azkoitiko Parrokia dira urriaren 6tik 28ra bitartean kontzertuak hartuko dituzten hiru eszenatokiak. Aurtengo zikloak, gainera, Azkoitiko Cavaillé-Coll organoaren 125. urteurrenarekin bat egiten du.

Tags:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra