Loreto Aramendi organista oriotarrak eta Sarah Pérarnaud donostiarrak agurtuko dute Organo Erromantikoaren XXII. Nazioarteko Zikloa Azkoitian. Edizio honetako hirugarren eta azken kontzertua izango da, Ben van Oostenek eta Kurt Luedersek eta Pascale Karampournisek osatzen duten Duo Dulciâme eskainitako kontzertuen ostean.

Tags:

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak. Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Tags:

Urriaren 29an, 17:30ean, Idazketa Tailerra egingo da Aizkibel Liburutegian. “Asmatu dezagun ipuin bat” lelopean, haurrek ipuin bat sortuko dute jolas dinamikoen bidez. Irudimena martxan jarri eta barruan duten sormenerako ahalmena zirikatuko dute.
Ekimena 5 eta 8 urte bitartekoei zuzendua da. Plaza kopurua mugatua denez, izena eman behar da aurrez Liburutegian bertan edo 943 85 08 98 telefonora deituta.

Tags:

“Piztu Herrixe” lelopean, Udalak, Herrixen elkartearekin lankidetzan, bonu kanpaina berri bat jarri du martxan. Oraingoan herritarrek 30 euro ordainduta 10 euroko sei bonu jasoko dituzte. Alegia, erosleak 30 euro aurreztuko ditu bonu bakoitzeko. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eroski ahalko ditu eta 60 euro aurreztu.
Bonuak online erosi ahalko dira Udalaren webgunetik www.azkoitia.eus ataritik edota www.dendago.com -en sartuta. Halaber, bonuak presentzialki erosteko aukera ere izango da. Ostiralean, urriaren 22an, Kontzejupean jarriko dira bonuak salgai goizez 10:00etatik 13:00era eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, urriaren 25etik 29ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeei zuzenduta. Ordutegia 9:15etik 12:15era izango da Intsausti Jauregiko 1.go solairuan. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Bestalde, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango dira bertan (Ekintzailetza, Industria, Zerbitzuak eta Menpekotasuna - 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko ditu.

Udaleko Gazteria sailak teknologia berrien erabilerari lotutako gehiegikerien eta arriskuen inguruko kontzientziazio saioak antolatu ditu. Gaztetxoak teknologiar hurbiltzeko Gazteriatik bideojokoen edo programazioaren inguruko ikastaroak antolatzen diren modu berean, teknologia berrien erabilera okerrak ekar ditzakeen arriskuen prebentzioa ere lantzea da helburu.
Interneta eta gailu digitalak modu seguruan erabiltzearen kontzientzia lantzea guztiz beharrezkoa bihurtu da, batez ere, erabiltzaile gazteenen artean. Horregatik, aste honetan Sareetan saioak egingo dira Elkargunean.

Javier Zubizarreta alkateak Karateko Gipuzkoako Federazioa, Euskal Federazioa eta Espainiako Karate Federazioa hartu ditu gaur goizean. Hiru federazioetako presidenteek hartu dute parte udaletxean egindako topaketa informalean, José Ángel Rialek, José Manuel Colásek eta Antonio Morenok, hurrenez hurren. Azkoitiko Anaitasuna Kanku Karate klubeko arduraduna den Juan Murillok lagundu die. Aurten, gainera, Azkoitiko klubak bere 30. urteurrena ospatzen du.

Tags: ,

Oraindik erabat atzean utzi ez ditugun arren pandemiak eragindako hilabete gogorrak, egoerak jauzi bat eman duela nabarmena da eta horrekin batera, pixkanaka guztion ohiturak eta bizimodua lehengoratzen doazela dirudi. Egungo testuinguruan, beraz, aurten danbor hotsei eta San Andres jaiei ongi-etorria emateko moduan gara, betiere, indarrean dauden neurriak errespetatuta.

Tags: ,

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra