Herritarrek 757 galdetegi erantzun dituzte. Haietatik bi heren emakumezkoak dira eta hamarretik bederatzi galdetegi, euskaraz erantzun dira.

Herrilab+700 hausnarketa prozesu partekatua aurrera doa. Lehenengo fasean jasotako iritzi eta ekarpenen itzulketa egingo da bigarren fasean, eta horretarako bilerak egingo dira aste honetan eta hurrengoan. Lan saioak esparruzka banatuko dira lehenengo bileretan egin zen bezala. Edonola ere bilera guztiak dira irekiak eta nahi duen orok har dezake parte.

Floreagan eraikitzen ari diren babestutako etxebizitzetan egin beharreko lanak tarteko, bihar goizean, urriak 26, 9.30etik 12:30era errepidea itxita egongo da Correosen egoitzaren eta Oteiza Frontoien arteko tartean.

Floreaga auzoko sarrerak eta irteerak Klara Donea kaletik egin beharko dira

Udaleko Euskara sailak gogorarazi nahi du enpresetan euskararen erabilera handitzeko laguntza ekonomikoak eta teknikoak eskatzeko epea urriaren 29ean amaituko dela. Egun berean itxiko da, halaber, establezimenduetan euskararen presentzia areagotzeko bideratzen diren dirulaguntzak eskatzeko epea.

Tags:

Piztu Herrixe! lelopean, gaur jarri dira salgai Erosketa Bonuak. Gaur Kontzejupean eskuratu ahal izango dira 13:00era arte, eta arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara. Bonuak agortu bitartean online erosteko aukera duzue: www.azkoitia.eus eta www.dendago.com/azkoitia atarietan. Erosleak 30€-ren truke 60€ izango ditu eroketetarako, 10 euroko 6 txartel jasoko baititu sektore ezberdinetan trukatzeko. 

Elkarguneak erreserba sistema mantenduko du haur zein helduen igerileku estalietarako eta gainerako instalazioetarako, gimnasiorako ezik. Pandemia garaian sartu zen indarrean neurria baina eraginkorra dela eta erabiltzaileek nahiago dutela ikusi da. Igerilekuen kasuan, gehiengoak nahiago du ordua hartu eta tokia ziurtatzea.

Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean burutzen ari diren hobekuntza lanak direla eta, bihar, urriak 22, bidea ixtea aurreikusten da 11:30 inguruan. Pare bat orduz moztuta egongo da ibilgailuentzat, 27 K.P.ko leherketengatik.
Ordezko ibilbideak ondorengoak dira: GI-3750 errepidea,, Elosun barrena; GI-2634 errepidea Azkaraten barrena, eta GI-2635 errepidea Mandubian barrena.

Tags:

Abiatu berri den 2021-2022 ikasturtean, aurtengo Eskolako Agenda 2030 programari ekin diote Azkoitiko lau ikastetxek: Floreaga Ikastetxeak, Azkoitia BHIk, Izarraitz Lanbide Heziketak eta Bizilore Eskola Aktiboak.
Eskolako Agenda 21 zena, iaz Eskolako Agenda 2030 bihurtu zen eta Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarritzen da.

Abian da Urkome Sarien zazpigarren edizioa. Sariketaren helburu nagusia da Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak eta ekintzailetasuna saritzea, eta landa eremuko proiektuak ezagutaraztea eta bultzatzea.
Urkome sariak sei ataletan daude banatuta eta atal bakoitzeko 1.000 euro banatuko dira.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra