gobernu-img.jpg

Ostiral Mehe egunean, haurrak dira protagonista. Kalejiran atera dira neska-mutilak ikastetxeetatik eta eguraldia lagun, hamaika pertsonairen larruazalean sartuta hartu dituzte kaleak. Dotore mozorrotuta, umoretsu eta kaleak koloreztatuz egin dute ibilbidea Herriko plazan meriendaz gozatu aurretik. Inauterietan murgiltzen eurak izan dira lehenak. Kalejira eta merienda ondoren, Oihan Vegarekin dantzaldia izan dute. Oraindik asko dago ikusteko eta bizitzeko.
Horra arratsaldeak eman duena iruditan:

Hamar urte pasa dira Azkoitiko Udalak Euskal Herriko Ahotsak proiektuan parte hartu zuenetik herriko hizkera eta ahozko ondarea babestu eta katalogatzeko xedez. Orduan, 2008tik 2010era, 33 herritar elkarrizketatu ziren, gehienak 70 urtetik gorakoak, eta gaur egun orduko lanari esker 913 pasarte daude grabatuta eta zintzilikatuta ahotsak.eus webgunean. Nahi adina gairen inguruan aritu ziren eta jasota eta eskuragarri daude grabazio guztiak. Udalak, ordutik urte batzuk pasa direla-eta, altxor hau biziberritzea erabaki du berriro elkarrizketak abian jarriz. Asmoa da urtero hamar elkarrizketa egitea Azkoitiko ahozko ondarea eguneratzen joateko. Bide batez, euskararen bueltan, herriko historia eta garai bateko kontu zaharrak ezagutzeko parada eskaintzen du egitasmoak. Gaur aurkeztu dute egitasmoa Euskara zinegotzi Marijose Arregik eta Badihardugu Euskara Elkarteko eta Ahotsak proiektuaren Azkoitiko arduraduna den Aintzane Agirrebeñak. 

Gaztanenea Jauregira sarrera ematen duen harrizko atea konpontzen ari dira udalaren brigadako langileak. Ateak dituen teilak berrituko dira eta hondatuen dauden puntuak itxuraberritu. Gaztaneneako harrizko atea Azkoitiko sinboloetako bat da.
Halaber, Gaztanenea Formakuntza Zentroko eraikin kanpoan dagoen arrapalan xafla batzuk jartzen ari dira erabiltzaileak ez daitezen labaindu.

Etxeko trapu zaharrak, mozorro dotoreak eta sofistikatuak, originalak, beldurgarriak, landutakoak edo azken momentuan pentsatutakoak. Denetarik ikusiko dugu kaleetan. Kontua, dibertitzea eta gozatzea aurtengo inauteriez haur, gazte eta helduek. Horretarako, Udalak egitarau zabala antolatu du.
Etzi, ostirala, haur eta gazteen eguna izango da. Arratsaldez, urtero legez, ikastetxeetatik kalera aterako dira umeak kalejiran eta ondoren, Herriko plazan merienda izango dute Oihan Vegak giroa animatzen duen bitartean.

Tags:

17 urte hauetan gai asko landu dira eta horiei esker, Azkoitiko gazteek herria hobeto ezagutzeko baliagarriak diren ekintza ugari egin dituzte.Jasangarritasunaren ikuspegitik landu dira beti gaiak: hondakinak, ura, mugikortasuna, kontsumoa, energia, elikadura jasangarria, aztarna ekologikoa, klima aldaketa… Iaz, kontsumo jasangarriari ekoizpena gehitzea erabaki zen. Eta aurten, kontsumoa eta ekoizpenaren altzoan beste edozein gai barneratuta doalako, gaia berrikustea erabaki da.

Programan parte hartzen dute Floreaga Ikastetxeak, Azkoitia BHI-k eta Izarraitz Lanbide Heziketak. Guztira, 1.300 ikasle inguruk.

Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak bilera egin dute gaur goizean elkarrekin udalerriko irisgarritasunaren inguruko hausnarketa partekatzeko. Bilerak balio izan du azken jarduketei jarraipena egiteko eta aurrera begirako esku-hartzeen plangintza egiteko.  Azkoitia Lagunkoiak duen helburu nagusia da pertsona nagusien, eta oro har, herritarren parte-hartzea sustatzea ingurune fisikoak hobetzeko xedez, horrela zahartu ahala nork bere bizimoduarekin ahalik eta ondoen jarraitu ahal izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren diputatuen kontseiluak gaur onartu du Aizpurutxon oinezkoen pasabidea eta zubia eraikitzeko obrak lizitaziora ateratzea, Gi-631 errepideko hobekuntza lanen lehen faseari hasiera emanez. Behin lizitazio prozesua amaituta, maiatzean hasiko da Aizpurutxon obra. Proiektuaren hasierako aurrekontua 341.000 eurokoa da eta lau hilabeteko exekuzio epea dute lanek.

Aizpurutxoko obren helburua da oinezkoen eta ibilgailuen trafikoak banatzea.

Herritar guztiei adierazten zaie Hauteskunde Zentsoa, hain zuzen EAEko  apirilaren 5eko hauteskundeetan erabiliko dena, Udaletxeko Harrera Bulegoan agerian egongo dela, gaurtik otsailaren 24ra arte, biak barne, beharrezko kexak aurkezteko.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.