Atzoko Udal Osoaren Ohiko Bilkurak Azkoitiko Bandera Ofiziala izango denaren hasierako onarpena aho batez eman zuen. Udalak 1989ko martxoan onartu zuen ezkutu edo armarria baina oraidnik bandera ofizialik onartu gabe jarraitzen du, ez zirelako jatorrizko banderaren ezaugarriak ezagutzen. Horregatik, bandera gisa erabili izan dena da zapi zuri bat gainean brodatutako ezkutua duela.

Tags: ,

“Piztu Herrixe” lelopean, Udalak, Herrixen elkartearekin lankidetzan, martxan jarritako erosketa bonu kanpainak aurrera jarraitzen du. Aurreko astean jarri ziren salgai eta geratzen diren bonuak eskuragarri daude oraindik. Agortu bitartean, bonuak erosi daitezke udaletxeko Kultura sailean eta Interneten.
Udaletxeko Kultura sailean bonuak eros daitezke astelehenetik ostiralera bitartean, 8:00etatik 14:00etara. Interneten, www.azkoitia.eus edota www.dendago.com atarien bidez eskura daitezke.

Azaroaren 14an izango da 56. Behobiako lasterketa eta hara joateko Udalak autobusa jarriko du. Autobusa joateko bakarrik izango da eta norberak moldatu beharko du gero bueltatzeko.
Autobusean joan nahi duenak Elkargunean eman beharko du izena eta bost euro ordaindu. Autobusa goizeko 7.30ean aterako da Udal Liburutegi aurretik.

Tags:

Floreaga auzoko lehenengo igogailua martxan da gaurtik. Javier Zubizarreta alkatea buru dela, igogailua estreinatzen lehenak auzoko irisgarritasuna hobetzeko aldarrikapenaren alde lan egin duten bizilagunen ordezkariak izan dira. Pozik agertu dira denak lehen urratsa eman delako, eta Udalak hurrengo faseei jarraipena emateko konpromisoa duelako.
Javier Zubizarreta alkateak horrela esan du: “Emandako hitza bete dugu. 2018ko azaroan aurkeztu genien bizilagunei Floreagan irisgarritasuna hobetzeko egindako alternatiben azterlana. Ordutik bidea egiten joan gara. Ukaezina da administrazioa motela dela, baina beti esan izan dut, borondatea dagoenean eta proiektuek bideragarritasuna dutenean, lana eginda gauzak aurrera ateratzen direla”.

Glu Glu etxeak antzerkirako egindako modaketa da Perez Sagutxoa ikuskizuna. Larunbatean, urriaren 30ean, taularatuko da Baztartxo Antzokian, arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak aurrez www.entradium.com atarian eskura daitezke eta egunean bertan, leihatilan. Sarrera 4 euro kostako da.
Antzezlana 3 eta 9 urte bitartekoei zuzenduta dago bereziki. Ipuin klasikoa bada ere, komedia lehenetsi da, dantza eta abestiekin jolasuz. Istoriaren erdigunean zaintza dago, pertsona ahulenen zainketa, hain zuzen.

Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean burutzen ari diren hobekuntza lanak direla eta, bihar, urriak 27, bidea ixtea aurreikusten da 11:30 inguruan. 27 K.P.ko leherketengatik..
Ordezko ibilbideak ondorengoak dira: GI-3750 errepidea,, Elosun barrena; GI-2634 errepidea Azkaraten barrena, eta GI-2635 errepidea Mandubian barrena.

Tags:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Azkoitiko bandera ofizialaren hasierako onespena.
3.- San Jose Egoitzaren ondasun higiezinaren desafektazioaren hasierako onespena.

Aizkibel Udal Liburutegiak Zientzia Tailerrak antolatu ditu azaroaren 2tik 5era bitartean, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Lau tailer antolatu dira guztira haurrek eskolaz kanpo ere euren ezagutzak areagotzeko eta ikasiz dibertitzeko parada izan dezaten. Aurrez izena eman behar da Liburutegira bertara joanda edo 943 85 08 98 telefonora deituta. Horretarako epea urriaren 29an amaituko da. Tailerrak doan dira.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra