Ekintzaile berrien aktibitateari esker, udalerriko lokal hutsetan aktibitatea sustatzeko xedez, alokairurako dirulaguntzak emango ditu Udalak. Eskaera egiteko epea zabalik dago.
Merkataritza-jarduera bat hasi nahi duten, edo belaunaldi aldaketa eman nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago laguntza, eta hutsik dauden udalerriko lokalak berreskuratzea du helburu nagusi. Eskabideak urte osoan zehar aurkez daitezke, eta aurtengo deialdiari dagokionez, eskaera-epea abenduaren 4an amaituko da.
Dirulaguntza jaso ahal izateko, baldintzetako bat da ekintzaileak lokalaren jabearekin sinatutako alokairu-kontratuak gutxienez bi urteko iraupena izatea. Bi urte horietan, dirulaguntzaren zenbatekoa hileko alokairuaren prezioaren % 50 izango da, betiere, gehienez 250 euro.
Familia eta lana bateragarri egiteko asmoz, Udalak zaintza zerbitzua jarriko du aurten estrainekoz udalekuetan parte hartuko duten haurrei zuzenduta. Zerbitzua erabili ahalko dute Praka Motxakin udaleku programan, edo oporraldirako antolatutako beste zenbait ikastaro edo saiotan izena eman dutenek, hala nola, Kodeka Teknologia Udalekua-n edo Briko Udalekua-n.
Zerbitzua HH3 eta LH6 adin tarteko umeei eskainiko zaie, eta goizeko 7:00etatik 10:00etara emango da.
Udalak San Juan futbol-zelaiko instalazioak hobetzeko proiektua abiatu du. Jarduera nagusia belar artifiziala berritzea izango da, beste jarduera batzuekin batera.
Lanak gauzatzeko, Udaleko Kontratazio Mahaiak esleipen-proposamena egin du, eta haren arabera, Equipamientos y Pavimentos Deportivos Innova Sport SL enpresa izango da esleipenduna. Obren lizitazioa 359.964,24 euroko oinarrizko aurrekontuarekin atera zen, eta Innova Sport S.L.-k aurkeztutako proposamen ekonomikoa 358.212,63 eurokoa da BEZ barne.
Bihartik aurrera, herritarrek Azkoitiko Udalaren webgunearen bidez jakin ahalko dute maiatzaren 28an hauteskunde mahaian egotea tokatu zaien ala ez. Bihar goizean zehar ahalbidetuko da kontsulta egiteko aukera. Zozketaren emaitza ikusteko, nahikoa izango da www.azkoitia.eus atarian sartu, dagokion atalean klikatu, eta NAN zenbakia sartzea. Sistemak erantzungo du ea mahaian egotea tokatu zaion ala ez. Erantzuna baiezkoa bada, hauteskunde mahaiaren inguruko informazioa ere emango dio erabiltzaileari.
Udaberriko Musikaldiaren 31. edizioa indartsu dator. Santa Kutz komentuan lau kontzertu izango dira maiatzean, bat larunbatero. Antolatzaileen arabera, edizio berezia izango da, bi pertsonaia handi oroituko direlako: Jorge Oteiza (1908-2003) eta Juan de Anchieta (1462-1523). Musika zikloak eskultorea eta musikaria ekarriko ditu gogora, haien heriotzen 20. eta 500. urteurrenetan, hurrenez hurren.
Bere ibilbideari 2003an ekin zion Kup Taldeak irekiko du Udaberriko Musikaldia larunbat honetan, maiatzaren 6an. Gabriel Baltesen zuzendaritzapean, taldeak "barrokotik klasizismorako bidea" egitea proposatzen du, Johann Christoph Bachen obrekin. Taldeak Alize Mendizabal organista eta Alejandro Martinez biolontxelista izango ditu bidelagun.
Gaur bertan amaituko dituzte Julio Urkixoko asfaltatze lanak, eta datorren asteartean hasiko dira Aizkibel Udal Liburutegitik Geltoki tabernara doan bide-zatia asfaltatzen. Bigarren tarte horretan pare bat egunetan bukatuko dituzte lanak, eta jarraian bi eremuetan pintaketa lanak egingo dira.
Egun hauetan Julio Urkixo 20tik Etxe-Zuriko zubira arteko zatia asfaltatzen aritu dira eta datorren astean, bigarren bide-zatiari ekingo diote, Trenbidearen Zumardia 1 eta 13 zenbakien arteko tarteari, hain zuzen. Madariagako eta Otzolarreko baserri bideetan ere burutuko dira lanak. Udalak Asfaltos Urretxu S.L. enpresari esleitu zizkion lanak, eta 229.531,14 euroko aurrekontua dute.
Asteburuan ospatuko den Duatloi Festak eragina izango du trafikoan eta garraio publikoaren zerbitzuan.
Herri barruko garraioari, Urbanoari dagokionez, ondorengo aldaketak izango dira:
-Apirilaren 29an, larunbatean, arratsaldeko Urbanuen zerbitzua 17:00etan hasiko da Aizkibel Liburutegitik.
-Apirilaren 30ean, igandean, Urbanuek ez du zerbitzurik emango.
Bestalde, Lurraldebus zerbitzuari dagokionez:
Gaur arratsaldean, 19:00etan, txupinazoarekin hasiko dira Floreaga auzoko festak. Auzotarrek ekintzaz jositako hiru egun bete-bete dituzte aurretik. Mus txapelketa, bolo eta eskoba txapelketak, buruhandiak, erromeria, DJa, patata tortilla lehiaketa, puzgarriak... eta Gurutzetxoko XXXIX Krossa, besteak beste. Festa giroa ziurtatuta dago, eta bertaratzen direnek izango dute zertaz gozatu.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
1
| ||||||
19
| ||||||
26
|
27
|
29
|
30
|