Gaur arratsalderako eguraldi oso txarra dago iragarrita eta haurren mozorro desfilea egin ala ez erabakitzen ari dira Udala eta ikastetxeak. Kaleko desfilea bertan behera utzi eta jaialdia ikastetxeetan egiten azterzten ari dira. Erabaki bat hartu bezain pronto jakinaraziko da.

Etengabeko formazioan lanean jarraitzen du Azkoitiko KZ guneak eta dagoeneko martxan du otsaileko eskaintza. E-administrazioa, Google Apps, oinarrizko internet, sare sozialak... ikastaro ugari daude aukeran eta guztiak dira doan. Otsaileko eta martxoko eskaintza prest dago jada eta interesatuek eman dezakete izena KZ gunean bertan: Elkargunean, 943 023 610, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Bihar, asteartea, hilak 5, Aniztasun Kontseilua bilduko da. Besteak beste, 2012an egindako ekintzen balorazioa eta 2013ko planak aztertuko dituzte. Bilera 18:30ean izango da, Elkargunean. Bilera irekia izango da eta herritar guztiak daude gonbidatuta. 

Iragan astearte arratsaldean bi txakur jaso zituen Azkoitiko Udaltzaingoak: bata Collie arrazakoa eta bestea artzai txakurra. Norbaitek bi animalia horiek falta baditu, jar dadila Udaltzaingoarekin harremanetan, bulegora agertuta edo 943 85 71 71 telefonora deituta.

 

Indarkeria matxistaren ondorioz, emakume bat hil zuten atzo Antsoainen (Nafarroan). Erahilketa hori salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko emakume mahaiak, biharko, (larunbata, hilak 2), 12:00etan, herriko plazan. Azkoitiko Udalak ere bat egiten du salaketa horrekin eta elkarretaratzean parte hartzera deitzen ditu herritarrak.

Urola Erdiko enplegu plana azken fasean sartu da. Dagoeneko jaso eta aztertu dira partaidetza foroan parte hartutako eragile eta herritarrek proposatutako proiektuak eta aukeraketa ere egin dute bailarako udalek eta Loiola Berrikuntzak (Fundazio hori ari da egiten enplegu plana udalentzat). Hiru proiektu aukeratu dituzte eta hiru proiektu horiek garatu dira: eskualdean Ekobailara bat garatzeko sei lanpostu sortzea, langabezian eta erregulaziopean dauden langileentzat formazio espezializatua, eta autoenplegu proiektuak sustatzea. Bailarako udaletako alkateek azaldu dutenez, hitzetatik ekintzetara pasatzea lortu da, enplegua sortzeko ekintza zehatzak jarriko dira martxan, eta hori aurrerapausoa delakoan daude.

 

Asteazkenean (hilak 30) ur hornidura sarea hobetzeko lanak direla eta, ura moztuko dute herriko hainbat gunetan 15:00etatik 18:00etara. Honako guneetan moztuko da ura: Nemesio Otaño, Balda, Idiakez, Ertzaintza, Balentin Olano, Altuna Portu, Tomas Larrazpuru, Joakin Egia, Ama Josefa, Jose Egino, Rikardo Otaño, Azkoitiko zalduntxoak, Bizenta Mogel, Azpeitia, Tolosa, Donostia, Beidazar, Altamira auzoa Kukuherri aterpetxea eta Txalon Errekan. Zalantzak argitzeko: 902 30 22 22.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
4
5
6
7
8
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra