Azkoitiako historia eta historiak Azkoitian izan duen garrantzia ezagutzeko udako azken hitzordua larunbatean izango da (hilak 21). Izan ere, orduan egingo da uda denboraldiko azken bisita gidatua, herritar zein turistentzat. Juan Bautista Mendizabal kronista ofizialak egingo ditu gidari lanak, eta 12:30ean abiatuko da parrokia aurretik; joan nahi dutenek, ostiral eguerdia baino lehen eman beharko du izena. Hemen informazio osoa

Gure inguruari Begirada bat argazki lehiaketa martxan da jada eta interesatuek azaroaren 8ra arte dut euren lanak aurkezteko epea. Gaia honakoa da: Naturaren ikuskizuna.  Hemen oinarriak

Iraila hastearekin batera Azkoitiko AEK euskaltegiak ere ateak ireki ditu. Beste urte batez, herritarrak euskalduntzeko ahaleginetan ariko da AEK eta horretara bideratuko ditu bere baliabide guztiak."Euskara praktikoa" lelopean jarri da martxan aurtengo matrikulazio kanpaina, izan ere, erabileran oinarritutako metodologia praktikoa eta eraginkorra darabilte, lehen egunetik hitz egiteko aukera ematen dizuna. Irailaren 19an amaituko da matrikulazio kanpaina. Iaz, berrikuntza gisa, aurre-matrikulazio kanpaina jarri zuten martxan eta oso gustura daude emaitzarekin; iazko ikasturtean aritutako ia %50a matrikulatu baitzen aurtengo ikasturterako. Beraz, giro jatorrean euskara ikasi edo hobetzeko gogoa baduzu, jo AEKra : Kultur Etxeko, 4. solairua, 4.gela. (10:00-13:00 / 17:00-20:00). Bestela, telefono hauetara dei dezakezu: 943 15 10 89 edo 607 612 697 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi. Nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuan ere informazioa eska dezakezu eta baita udal webgune bidez ere.

 

Iraurgi Berritzenek Team Academy Euskadi eta Tecnaliak antolatutako Leadership Adventure programan parte hartzeko aukera eskainiko du beka baten bidez. Bailarako gazteen artean ekintzailetasuna sustatzeko eta enpresa berritzaileen ideiak abian jartzeko asmoz prestatu du egitasmoa, lan jardueran hastera doazen eta Azkoitian eta Azpeitian erroldatuta dauden gazteei zuzenduta.

 

Irailaren 2az geroztik 24 autobus zerbitzu gehiago daude  Azkoitia eta Azpeitia artean. Horrez gain, Zestoatik Zumarragako ospitalera lau zerbitzu gehiago daude  eta Azkoitia eta Zumaia artean (Aizarnazabaletik igarota) beste bi. Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Aizarnazabaleko udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lortutako akordio bati esker hobetu da garraio publiko zerbitzua, eta helburua eskualdearen irisgarritasuna hobetzen jarraitzea da. Hemen duzue autobus zerbitzu berrien ordutegia.

 

Oporrak direla medio, webgunea ez da berrituko irailera arte

San Roke egunean plaza leporaino bete da aurreskua eta ondorengo dantza ekitaldian. Agintarien zein herritarrek dotore egin dute dantza eta txalo artean erantzun die plazak. Bandaren kontzertua, ume eta gurasoen bazkaria... festak ez du etenik izango gaur egun osoan ere.

Hemen ekitaldiko argazkiak eta agintariek dantzatutako aurreskuaren bideoa.

Andramari eguna eguzkitsu esnatu da eta azkoitiarrek ez dute hutsik egin kalean. Erraldoi eta buruhaundiek,  dultzaineroek lagunduta, giroz eta umorez jantzi dituzte kaleak. Eta kontzejupea ere jendez bete da, herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kontzertua entzutera. Arratsaldean izango da hitzordu garrentzitsuenetakoa: pilota partidak jokatuko dira Gurea pilotalekuan: Irujo-Barriola Olaizola II-Apraizen kontra. Bertso potea, laburmetrai lehiaketa... egitarau oparoa izango da goizaldera arte.

Hemen erraldoiek kalejirako argazkiak eta bandako jotako piezaren bideo bat.

Egitarau osoa

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25