Urkome Urola Kostako Landa Garameneko Elkarteak hirugarren Urkome Sariak martxan ditu jada. Sari hoiek landa garapena sustastzeko proiektuak saritzen ditu, eta aurten sei proiektu sarituko ditu. Horietatik bost, epaimahaiak aukeratuko ditu eta bakoitzak 2.000 euroko sari bat jasoko du, eta seigarren saria irekia izango da, herritarrek boto bidez aukeratuko dutena. Horrek, eskualdeko produktuen lote bat jasoko du. Aurkeztutako lanak eskualdean garatzen ari direnak edo garatuko direnak izan beharko dut eta parte-hartzaileek elkarte, erakunde, sektore enpresa edo norbanako gisa hartu ahalko dute parte. Lanak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko eta azaroaren 15a izango da azkeneko eguna. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak.

Alde Zaharreko trafikoa arautzeko dauden pibote automatikoak konponduta daude jada eta behar bezala erabiltzeko aholkuak eman nahi ditu Udaltzaingoak. TAGa beharrezkoa dute piboteetan zein besteetan, pibotea jaitsita egon arren semaforori begiratzeko ohartarazi dute Udaldatzaingoek: semaforoa naranjan dagoenean soilik pasatu daiteke, eta pibotea behean egon arren semaforoa gorrian badago, ez da pasatu behar, pibotea igotzeko arriskua baitago, eta autoari kolpea ematekoa.

Jolas parkea, probatokia eta aparkaleku gehiago. Azpiegitura horiek egin dituzte Azkoitiko Udalak eta Bergarakoak, elkarlanean, Elosu auzoan. Eta auzoko egun handienean, Pilariketako ferian, estreinatu dituzte auzotar eta inguruko gehienek. Eguraldia lagun, jendea erruz ibili zen larunbatean feria egunean, eta arratsaldeko probak ikusmin handia sortu zuen. Azkoitiko eta Bergarako udalak gustura daude egindako lanen emaitzarekin, eta bi herrietako landa eremuak berpizteko beharrezko ahaleginetan jarraituko dutela adierazi zuten inaugurazio ekitaldian. Hemen dituzue inaugurazio ekitaldiko eta feria eguneko argazkiak.

Dagoeneko eman daiteke izena Azkoitiko Udaleko Berdintasun teknikaria aukeratzeko lan eskaintzan; interesatuek azaroaren 4ra arteko epea dute horretarako. Lan eskaintza honetan aurkezteko honako baldintzak bete behar dira: Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea; 16 urte beteta izatea; lanpostuaren eginbeharrak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea; baztertuta ez egotea, diziplinazko espedienteren baten bidez, edozein administrazio publikotako zerbitzutik edo autonomia erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioetatik; erdi mailako titulua, unibertsitate diplomatura edo baliokideren bat edukitzea; euskarako 3. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidearen pareko ezagutza izatea; eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuneko gaietan prestakuntzako ikastaroren bat edukitzea, gutxienez 150 ordukoa eta organo ofizialen batek ziurtatua (unibertsitatea edo administrazio publikoak). Hemen daude eskuragai oinarri osoak eta baita eskaera orria ere. Informazio gehiago: 943 85 71 75  eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Iragan ostegunean, Iraurgi Berritzenek sustatuta, egurraren sektorean aritzen diren bailarako enpresentzat topaketak egin ziren Tecnaliaren egoitzan. KIDEtuz proiektuaren barruan, 3 eskualdeetako (Urola Garaia, Urola Erdia eta Urola Kosta) enpresek hartu zuten parte, egurraren sektorearentzat aukera berriak aztertu asmoz. Zehazki, gizartearen zahartzeak eta horren ondorioz sortu diren beharrek eskaini ditzaketen aukerak aztertu zituzten. Bailarako hainbat enpresek hartu zuten parte topaketan eta baikor baloratu zuten ekimena. KIDEtuz proiektuaren helburua bailarako egur eta altzari sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea da, dibertsifikazioan oinarrituta. Urola Kostako Udal elkartea, UGGASA eta Iraurgi Berritzen garapen agentziek sustatzen dute KIDEtuz.

Internetek eskaintzen dituen abantailak aprobetxatuz gero eta gehiago dira erosketak on-line egiten dituzten herritarrak. Erosketa elektronikoak egin aurretik, ordea, aholku edo jarraibide batzuk kontuan hartzeko aholkatzen du KIUBk Urolako Kontsumitzaileen Informazio Bulegoak:

- On line dendari erostea pentsatzen dugun produktoari buruz erabiltzaileak emandako balorazioak eta iritziak begiratu erosketa egin aurretik.
- Web horrialdea segurua dela konprobatu, https:// hasi beharko da, izan ere askeneko s horrek zerbitzaria segurua dela esan nahi du, baita ere giltzarrapo itxi bat agertu beharko da pantailaren behean eskuin aldean.
- Dendak bere datu ofizialak eskura izan behar ditu web horrialdean, hala nola. IZENA, IFZ, HELBIDEA, HELBIDE ELEKTRONIKOA, ETA TELEFONOA.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak esperientzia pilotua bat jarri du abian Urola Erdia bailaran. Horrela, 2014ko aurrekontuetatik 500.000 euro bailarako herritarren esku utzi nahi ditu, beraiek erabaki dezaten zer egin diru horrekin. Herenegun, asteazkenean azkoitiarrekin bildu ziren Diputazioko ordezkariak, eta haien iritzia jaso zituzten. Halere, bilerara joan ezin izan zutenek, badituzte bestelako bideak euren proposamen eta iritziak egiteko; fitxa hau bete eta udaletxeko, liburutegiko edo igerilekuko postontzietan utzi edota www.aurrekontuakhobetzen.net webgunean idatzi. Hilaren 17a bitartean egin ahal izango dira proposamenak, eta jasotako proposamenen artean hautatuko du gero Gipuzkoako Foru Aldundiak zer proiektu gauzatu.

Iritsi da urteroko Pilarika eguneko hitzordua: Elosun guztia prest dute biharko (larunbata) peria handiko egunerako. Aurten, gainera, Azkoitiko eta Bergarako udalak elkarlanean egin dituzten azpiegiturak estreinatzeko aukera izango: aparkaleku berriak, jolas parkea eta proba tokia. Gaur arratsaldean (ostirala) egingo dute inaugurazio ekitaldia Azkoitia eta Bergarako alkateek, 19:00etan, eta probalekua ondo estreinatzeko bihar ekitaldi berezia egingo dute: harri ezberdinekin probak. Azkoitiko Udalak autobusak antolatu ditu Elosura joateko: 09:00etatik 20:00k bitartean, bi autobus txiki etengabe ibiliko dira auzora joan etorrian eta ohiko tokietan egingo ditu geltokiak (Julio Urkixo eta gasolindegian gorakoan, eta gasolindegian eta liburutegian bueltakoan). Hemen duzue egitarau osoa

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25