Herriko zuhaitzen inausketa lanak hasi ditu brigadak eta dagoeneko bukatu dituzte Plaza Berrikoak. Gaur arratsaldean Santa Klara kalean hasiko dira eta bihar, asteazken eta ostegun eguerdian, Elkargune aurreko errotondatik liburutegi aurrera eta Xabier Munibe kaletik Julio Urkijoko bidegurutzera bitartekoak kimatuko dituzte. Lan horiek egin bitartean, baliteke bai oinezko bai ibilgailuentzat eragozpenak egotea. Horregatik, barkamena eskatzen du aurretik Udalak.

 

Ur hornikuntza hobetzeko asmoz, lanak egingo dituzte Santa Klara kalean bihar (asteartea), eta kalea itxita egongo da 15:00etatik 18:00etara. Ordu horietan, gainera, ez da urik egongo kale horietako etxebizitzetan. Eragozpenak barkatzeko eta arazoren bat izanez gero Uraren Telefonora deitzeko ((902 30 22 22) eskatzen die herritarrei Gipuzkoako Uren arduradunek.

Herri barruko autobus zerbitzua datozen hilabeteetan jarri nahi du martxan udalak, eta autobus urbano horren ibilbidea eta maiztasuna zein izango diren herritarrekin batera erabaki nahi du. Horregatik, eta kontu horiek aztertzeko, bihar, asteartean, (urriak 29) Elkargunean egingo den bilerara gonbidatu nahi ditu herritarrak Udalak. Udalak dagoeneko eginda du ibilbidearen zirriborro bat, eta hori aurkeztuko du bilera horretan, gero herritarrekin kontrastatzeko. Azkoitiko urbanoaz gain, eskualdeko garraio zerbitzuen inguruan ere hitz egingo da bilera horretan. 18:30ean izango da

 

Iraileko txosten sozioekonomikoa publikatu du Iraurgi Berritzenek, eta datu horien arabera, langabezia tasa %15,40ra igo da Azkoitian hilabete horretan. Izan ere, abuztuarekin konparatuz, bederatzi lagun gehiagok eman dute izena Lanbiden irailean, eta horrek eragin du tasa %15,20tik %15,40ra igotzea. Hemen duzue txosten osoa.

1723an Xabier Munibe Peñafloridako konteak dokumentu bat aurkeztu zuen Batzar Nagusien aurrean: 'Zientzietako, Arte Erabilgarrietako eta Merkataritzako elkarte ekonomiko eta akademiko baten plana, Gipuzkoako probintziaren egoera ekonomiko bereziari egokituta". Proiektu horrek ekarri, zuen, gerora, Euskal Herriko lagunen Elkartea sortzea. 250. urtemuga hori oroitarazteko, Batzar Nagusiek Azkoitian egin zuten bilera atzo, eta ordezkari politikoez gain, Euskalerriko Adisikideen Elkarteko kide esanguratsuak batu ziren bertan. Josune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak eta Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak adiskideen elkarteak egindako lana goraipatu eta zuten orduko kezka sozioekonomikoak egun ere bizirik jarraitzen dutela nabarmendu. Hain justu, egungo egoerari eta erronkei buruzko mahai ingurua egin zuten, amaieran,  Daniel Innerarity, Juan Jose Álvarez eta Ignacio Zubirirekin.

Azkoitiko ur saneamenduaren zenbait hodi aldatu egingo ditu Gipuzkoako Urakek datozen asteetan, eta horren ondorioz, aldaketa izango dira trafikoan, obren eraginez. Lanak gaur bertan hasiko dira, eta urriaren amaierara arte, Altzibar etorbide osoko hoditeria aldatuko dute, GSB parean hasi eta Altzibar 1era arte. Zenbaki inpareetan egingo dituzte obrak, eta batzuetan espaloia ez ezik errepidean ere arituko dira. Urriak 28an, berriz, Balda plaza parean hasiko dira lanak, errepidean. Ondorioz, Santa Klara kalea itxita egongo plaza parean 2-3 egunez, eta bertako bizilagunek Julio Urkixon Eroski txikia baino lehen Bizkargitik barrena joan beharko dute Klara donea aldera. Azkibel 1 kalean, berriz, azaroaren 4an hasiko dituzte lanak,
eta trafikoa erabat moztuko da parrokitik Floreaga aldera.

G. Bizeten 'Carmen' opera Baztartxon ikusteko aukera izango da azaroaren 8an. Operissima eta  Rousse opera konpainiek Murtziako Romea antzerki taldeak elkarlanean prestatutako lana izango da eta Azkoitiko emanaldian, nazioarteko 45 musikariez gain, Bizkargi musika eskolako 20 umek ere hartuko dute parte. Frantsesez izango da opera, gaztelaniazko azpitituluekin, eta 3 ordu eta laurden iraungo du, tartean egingo den atsedenaldia barne. Sarrerak 25 euro balio du eta dagoeneko salgai daude udaletxean, Kultura sailean eta baita Gurea frontoian ere. Emanaldia 20:30ean hasiko da.

 

 

1723an Xabier Munibe Peñafloridako konteak dokumentu bat aurkeztu zuen Batzar Nagusien aurrean: 'Zientzietako, Arte Erabilgarrietako  eta Merkataritzako elkarte ekonomiko eta akademiko baten plana, Gipuzkoako probintziaren egoera ekonomiko bereziari egokituta". Proiektu horrek ekarri, zuen, gerora, Euskal Herriko lagunen Elkartea sortzea. 250. urtemuga hori oroitarazteko, Batzar Nagusiek Azkoitian egingo dute bilera asteartean. Bilera horren bueltan, gainera, garai arteko eta gaur egungo ikuspegi ekonomiko, filosofiko eta juridikoa aztertzeko hitzaldia ere egongo da. 18:00etan izango da hitzaldia, eta Intsausti jauregian. Hemen duzue hitzaldiaren egitaraua.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25