Larunbatean Alzheimerraren munduko eguna izan da, eta horren harira, gaixotasun horren inguruko jardunaldia antolatu dute Gizarte Zerbitzuek. AFAGI Gipuzkoako Alzheimerraren elkartearekin batera antolatuta, asteazkenean (hilak 25) 'Cuidadores' dokumentala emango dute, eta ondoren, hitzaldia emango du Naroa Diaz Criado, AFAGIko Gizarte Langileak. 18:00etan hasiko da emanaldia, Elkargunean, eta horren ondotik izango da hitzaldia.

Herri solidarioa da Azkoitia, elkartasunean aberatsa. Asko dira behar gehien dutenen alde lan egiten duten elkarte, GKE Gobernuz Kanpoko Erakunde eta herritarrak. Baina horietako askoren ahalegina ez da ezagutzen herrian eta euren artean ere harreman gutxi dute. Hala ikusi zuten elkartasun lanetan aritzen diren eragileek eta Udalak, orain gutxi egindako bilera batean, eta hori nola aldatu aztertzen hasi ziren. Ahalegin horrek datorren astean izango du aurreneko emaitza: Aste Solidarioa egingo dute Azkoitian dauden Gobernuz Kanpoko Erakunde, elkarte eta eragileek, irailaren 26tik 29ra. Garapenean Bidelagun izango du izena ekimenak eta hainbat ekintzek ostatuko dute.

 

Azkoitiko Udalak antolatutako eskaparate lehiaketara aurkeztu diren lanak ikusgai izango dira asteburuan Torre Zurin, eta herritarrek euren gustukuena bozkatzeko aukera izango dute. Guztira sei proiektu aurkeztu dira, eta seirak egongo dira ikusgai. Irabazlea adituen epaimahai batek aukeratuko du, baina herritarren iritzia ere ere ezagutu nahi du horretarako, eta horregatik erakusketara gerturatu eta boto ematera animatu nahi ditu Udalak herritarrak. Honako ordutegian egongo da zabalik Torre Zuri asteburuan:

Ostiralean: 18:00-20:00
Larunbatean eta igandean: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

Jubilatuen egoitzako igogailua matxuratuta dago astelehenaz geroztik. Motorra aberiatu zaio eta konpontzeko ohi baino denbora gehiago behar duela adierazi dio igogailua kudeatzen duen enpresak Udalari. Halere, larunbaterako konponduko dute. Udalak eragozpenak eskatu nahi dizkie erabiltzaileei, eta igogailua ahalik eta azkarren konpontzeko ahaleginetan ari dela adierazi.

Elkarlana eta parte hartzea helburu, Azkoitiko Udalak auzolana bultzatu nahi du eta horretarako araudi bat prestatzen ari da. Araudi horren zirriborroa eginda du jada, eta laster onartzekoa da. Hemen duzue eskuragarri zirriborroa. Araudia onartu bezain pronto lanean hasi nahi du, gainera, Udalak, eta dagoeneko ari da  auzolanean egin daitezkeen lanak aztertzen. Horretarako, herritarren proposamenak jaso nahi ditu: zure auzoan, inguruan edo herrian auzolanean egiteko proiektu eta ideiaren bat badaukazu, emaiozu bere berri Udalari, horretarako webgune honetan bertan prestatu dugun atalaren bidez.

2013ko Andramaixek baloratzeko bilera egingo da ostegunean (irailak 19). Aurten herritar ugarik hartu du parte festen antolaketan eta prozesu hori nahiz festak orokorrean nola joan diren baloratu nahi du Udalak azkoitiarrekin. Balorazio bilera horretan herritar guztiek hartu dezakete parte, eta hala egitera gonbidatzen ditu Udalak herritarrak. 19:00etan izango da bilera, Elkargunean.

 

Azkoitiako historia eta historiak Azkoitian izan duen garrantzia ezagutzeko udako azken hitzordua larunbatean izango da (hilak 21). Izan ere, orduan egingo da uda denboraldiko azken bisita gidatua, herritar zein turistentzat. Juan Bautista Mendizabal kronista ofizialak egingo ditu gidari lanak, eta 12:30ean abiatuko da parrokia aurretik; joan nahi dutenek, ostiral eguerdia baino lehen eman beharko du izena. Hemen informazio osoa
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
4
5
6
7
8
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra