Bai euskarai zozketaren bigarren irabazlea Itziar Alberdi da (argazkian Xabier gantzarain euskara zinegotziarekin batera ageri da). 1423 zenbakidun txartela aurkeztu du Alberdik, NHOA Estudioan erositakoa, eta ordainetan, ziurtagiridun dendetan gastatzeko 200 euroko txartela jaso du. Oraingoz hiru sarietaik bi agertu dira eta agertzeke dago 0514 txartel sariduna, Arrospide oinetako dendan banatutakoa. Txartel horren jabea ostiralerako, abenduak 6rako, agertu ezean 200 euroko saria ordezkoari emango zaio PSOE tabernan banatutako 2497ri

Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoako herritarrek zazpi egitasmo onartu dituzte Gipuzkoako aurrekontu orokorretako 500.000 euro inbertitzeko. Mendi eta baserri bideak txukuntzeaz gainera, burujabetza energetikoa lantzeko plangintza bat ere egingo da, bai eta haur eta gazteentzat partaidetza programa bat, Lasao eta Zestoa arteko trenbide zaharraren egokitzapena ere, eta baita eskualdeko oroimen historikoa eta historia berreskuratzeko plangintzak ere.

 

Azkoitiak baditu oso gutxik ezagutzen dituzten altxorrak, San Jose eta San Martin ermitetan gordeta. Ermita horiek itxita egoten dira normbalean, eta horregatik, gutxi izan dute hango altxorren berri, baina tartean badago Gregorio Fernandez XVI-XVII mendeko eskulturgilearen Ecce-Hommo figura bat. Figura hori eta ermita horietan gordeta dauden gainerako altxorrak ikusteko bisita gidatu berezia egingo da ostiralean (abenduak 6), Juan Bautista Mendizabal herriko kronostian gidatu eta Iraurgi Berritzenen antolatuta. Bisita eguerdiko 12:00tan abiatuko da Balda Plazatik,  eta interesetuek ostegun eguerdia baino lehen eman beharko dute izena,  943 85 11 00ra deitua edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Sarreraren prezioa 2 eurokoa da.

.

2014ko aurrekontuan lantzen ari da egunotan Udala, eta udal gobernuak jada aurkeztu du bere proposamena. "Azkoitia txukun, solidario eta bizi bat sustatzeko" aurrekontuak proposatu ditu, Urrategi Alberdik azaldu bezala, eta honako puntutan laburbildu dituzte euren asmoak:
Azkoitia txukun bat nahi du egungo udal gobernuak, eta horretarako, 9 lanpostu berri sortzeko partidak aurreikusi ditu. Aldi baterako kontratazioak dira, 5 hilabetekoak. Horietako 4 azaroan kontratatuta daude. Dagoenekoz hasi dira bankuak lijatu eta margotzen.

- Auzoen arteko lotura egin ahal izateko autobus urbanoaren zerbitzua ere martxan jarriko dute. Zerbitzu berri horrek batik bat San Martin, Floreaga, Ipintza, Altzibar, edo San Jose egoitza  inguruan bizi diren herritarren bizi kalitatea nabermen hobetzeko balioko duela uste du Udalak, "autoaren erabilera gutxituko delako eta ondorioz herritar guztion mezederako izango delako". Aurrekontua onartu bezain pronto lizitazioa aterako du udalak.

 

Asteartean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko da, eta horren harira egitarau osatua prestatu du Azkoitiko Euskara Mahaiak.

Ikasturte berriarekin batera, Euskara Mahaia sortu zuten euskararen inguruan herrian lan egiten duten eragile desberdinek; Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Banaiz Bagara elkartea, Auzoko egitasmoa, Azkoitiko Xirikatzen Kultur Mahaia, Azkoitiko Udala, Xabier Munibe ikastola, Floreaga salestar ikastetxea, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Azkoitiko AEK eta Urola Kostako Hitza egunkaria aldiro elkartzen gara, bakoitzak egiten duen lanaren berri izateko beharrak hala bultzatuta.

Euskararen Mahaiak emandako lehenengo fruitua izan da Euskararen Egunerako elkarlanean prestatutako egitaraua. Egun berezia izango da asteartekoa, baina euskara ez da urteko egun batera mugatzen. Beraz, aurten Azkoitian euskarak 365 egun. Geu izateko euskararen herrian lema izango dute ospakizunek, eta goiz eta arratsaldez euskararen aldeko aldarriak hartuko ditu Azkoitiko kaleak. Hona egitaraua:

 

Bustita eta haizetsu. Hala joan aurtengo Sanandresak. Baina halere festa giroa ez da falta izan herrian: baserritar jantzi eta kalera irten ziren azkoitiarrak, festak gozatzera. Eguraldiaren ondorioz, Azoka plazak aparteko protagonismoa hartu zuen, bertan egin baitziren marrazki eta modela lehiaketak eta baina herri kirolak ere, eta leporaino bete ziren inguruak. Ana Bastidak ere jaso zuen erakuslehio lehiaketako saria.  Hemen dituzue festako argazki batzuk.

Kale Nagusiko eskaparate lehiaketaren emaitzak ikusi daitezke jada. Ana Bastida eta ATABE taldeak irabazi zuten lokal huts horiek apaintzeko lehiaketa, eta dagoeneko egin dituzte egin beharreko apainketa lanak. Emaitza ikusgarria da: orain arte hutsik ageri ziren lokalek beste kolore eta itxura biziago bat erakusten dute, eta emaitzarekin oso gustura dago bai Bastida bera eta baita Udala ere. Behin lanak bukatuta, bihar eguerdian (San Andres eguna) jasoko du saria Ana Bastidak eta bere taldeak. 12:00etan izango da ekitaldia, Udal pleno aretoan.

Bai Euskarari Ziurtagiridun dendetako zozketak badu lehen irabazlea: Iñigo Etxaniz Aranbarrik eskauratu du 200 euroko erosketa txartela, Olaberri pub-ean banatutako 1483 zenbakidun txartelari esker. Beste bi sariak, 1423 zenbakiduna, NHOA Estudioan banatutakoa, eta 0514 zenbakiduna, Arrospide oinetakoak dendan emandakoa, momentuz ez dira agertu. Txartel saritu horien jabeak euskara zerbitzutik pasatu behar dute txartel irabazlea eskuan dutela saria jasotzera, abenduaren 6a baino lehen.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25