Eguberrietako jai egunetan haur eta gazteentzat ekintzak antolatu ditu Gazteria Sailak aurten ere: Negunebai haurrentzako programa eta Gazte astea, helduxeagoentzat. Negunebain programako ekintzak abenduaren  24an hasiko dira eta urtarrilaren 3an amaitu. Gabon bezperan haur eta gurasoak eskean aterako dira, ohitura zaharra jarraituz, eta ortik aurrera, haur parkea, sukaldaritza tailerra... ugari izango dira egingo diren ekintzak (hemen egitarau osoa). Gazte astea, berriz, urtarrilaren 2, 3 eta 4an egingo da, eta besteak beste, patata tortila eta futbito txapelketa egingo (hemen egitarau osoa). Batean zein bestean parte hartzeko izena abenduaren 19a baino lehen eman behar da, Gazte Informazio Gunean edo Artxamendin.

Larunbaterako (abenduak 14) ekitaldi berezia antolatu du herritar talde batek: "Guk Geureak". Euskal Herrian geureak ditugun ikurren aldeko aldarrikapen ekitaldia izango da eta kalerija, dantza eta beste hainbat ekitaldiz osatuta egongo da. Azkoitiko Udalak bat egiten du ekitaldiaren aldarriarekin, eta horregatik bertan izango da, gonbidatu gisa. Eta herritarrak ere beste horrenbest egitera animatu nahi ditu.

 

Bai Euskarari ziurtagiridun dendetako zozketako hirugarren saria agertzeko dago oraindik. 2497 zenbakidun txartela da agertzeko dagoena, PSOEren tabernan banatu zena. Irabazleak udaleko Euskara Zerbitzuekin jarri behar du harremanetan (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 943 85 71 75), abenduaren 20a baino lehen, eta ordainetan 200 euroko erosketa txartela eskuratuko du, ziurtagiridun establezimenduetan gastatzeko.

 

Asteazkenean amaitzen da Azkoitiko Emakumeen Mahaian antolatutako autodefentsa ikastaroan izena emateko epea. Ikastaro hori abenduaren 13 eta abenduaren 20an landuko da, arratsaldeko 5tatik 9tara eta doakoa izango da. Izena emateko: Udaleko gizarte zerbitzuetan. 943 85-71-74 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Hilaren 13an 'Bodologuak' bakarrizketa ikuskizuna emango dute Baztartxo antzokian, eta sarrerak salgai daude jada Udaleko Kultura sailean. Aurrez erosiz gero, sarrera 3 euroko kostatzen da, eta egunean bertan erosiz gero, 5 euro.

 

Txerloia auzoan dagoen Txiki-Golfeko instalazioak eta taberna/jatetxea kudeatzeko lizitazioa martxan jarri du Udalak eta gestio hori euren esku hartu nahi dutenek dagoeneko aurkeztu ditzakete euren proposamenak. Lizitazioaren inguruko informazio guztia hemen duzue, udal webgunean, eta baita Gipuzkoako Boletin Ofizialean ere. Proposamenak aurkezteko azken eguna: abenduak 26. Informazio gehiagorako:  Azkoitiko Udaleko Idazkaritza: 943 857 157

Azkoitiko Udaleko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak Gabonetako establezimendu, merkatal-denda eta abarretarako erakustoki lehiaketa antolatu dute. Sarietarako 500 eurotako diru poltsa egongo da eta irabazleak aukeratzerakoan honako puntuak izango dira kontuan: eskaparatearen aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta Gabonetako giroa ematea. Parte hartu nahi duten establezimenduek udaletxeko Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 4. solairua) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. heblidean eman beharko dute izena, abenduaren 14rako.

 

Euskararen eguna modu berezian ospatu zuten atzo azkoitiarrek. Euskara mahaia osatzen duten herriko elkarte ezberdinek elkarlanean antolatutako ekintzetan azkoitiar ugarik hartu zuen parte, euskararekiko maitasuna, konpromisoa eta aldarrikapena azalduaz. 11:30ean hasi zen festa: ume eta gaztetxoen kalejira egin zuten herrian zehar, eta plazan elkartu ziren guztiak, eta Euskara Mahaiak egun horretarako espreski prestatutako manifestua irakurri zuten eta abesti eta bertsoak etorri ziren ondoren. Arratsaldean jarraitu zuen festak: Udane Juaristi herriko artistarekin mural bat margotu zuten eta azkenik, Euskara Egunerako manifestua irakurri zuten bi lagunek. Hemen dituzue argazkiak.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25