Asteartean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko da, eta horren harira egitarau osatua prestatu du Azkoitiko Euskara Mahaiak.

Ikasturte berriarekin batera, Euskara Mahaia sortu zuten euskararen inguruan herrian lan egiten duten eragile desberdinek; Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Banaiz Bagara elkartea, Auzoko egitasmoa, Azkoitiko Xirikatzen Kultur Mahaia, Azkoitiko Udala, Xabier Munibe ikastola, Floreaga salestar ikastetxea, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Azkoitiko AEK eta Urola Kostako Hitza egunkaria aldiro elkartzen gara, bakoitzak egiten duen lanaren berri izateko beharrak hala bultzatuta.

Euskararen Mahaiak emandako lehenengo fruitua izan da Euskararen Egunerako elkarlanean prestatutako egitaraua. Egun berezia izango da asteartekoa, baina euskara ez da urteko egun batera mugatzen. Beraz, aurten Azkoitian euskarak 365 egun. Geu izateko euskararen herrian lema izango dute ospakizunek, eta goiz eta arratsaldez euskararen aldeko aldarriak hartuko ditu Azkoitiko kaleak. Hona egitaraua:

 

Bustita eta haizetsu. Hala joan aurtengo Sanandresak. Baina halere festa giroa ez da falta izan herrian: baserritar jantzi eta kalera irten ziren azkoitiarrak, festak gozatzera. Eguraldiaren ondorioz, Azoka plazak aparteko protagonismoa hartu zuen, bertan egin baitziren marrazki eta modela lehiaketak eta baina herri kirolak ere, eta leporaino bete ziren inguruak. Ana Bastidak ere jaso zuen erakuslehio lehiaketako saria.  Hemen dituzue festako argazki batzuk.

Kale Nagusiko eskaparate lehiaketaren emaitzak ikusi daitezke jada. Ana Bastida eta ATABE taldeak irabazi zuten lokal huts horiek apaintzeko lehiaketa, eta dagoeneko egin dituzte egin beharreko apainketa lanak. Emaitza ikusgarria da: orain arte hutsik ageri ziren lokalek beste kolore eta itxura biziago bat erakusten dute, eta emaitzarekin oso gustura dago bai Bastida bera eta baita Udala ere. Behin lanak bukatuta, bihar eguerdian (San Andres eguna) jasoko du saria Ana Bastidak eta bere taldeak. 12:00etan izango da ekitaldia, Udal pleno aretoan.

Bai Euskarari Ziurtagiridun dendetako zozketak badu lehen irabazlea: Iñigo Etxaniz Aranbarrik eskauratu du 200 euroko erosketa txartela, Olaberri pub-ean banatutako 1483 zenbakidun txartelari esker. Beste bi sariak, 1423 zenbakiduna, NHOA Estudioan banatutakoa, eta 0514 zenbakiduna, Arrospide oinetakoak dendan emandakoa, momentuz ez dira agertu. Txartel saritu horien jabeak euskara zerbitzutik pasatu behar dute txartel irabazlea eskuan dutela saria jasotzera, abenduaren 6a baino lehen.

Azkoitiko adinekoek ahalik eta bizi kalitate hoberena izatea nahi du Udalak. Horregatik, eta hori bermatzeko, San Jose Egoitzaren eta eguneko zentroaren azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko hainbat lan egin berri ditu, zerbitzu horiek erabiltzen dituzten herritarren mesederako. Hala, 50 ohe berri jarri dira, egoiliarren beharretara hobeto egokitzeko. Ohe horiek psikogeriatria sailean eta egoitzaren gune zaharrean jarri dira, bertako erabiltzaileek baitzuten premia gehien. Horrez gain, dagoeneko hasi dira logeletako gau mahaiak aldatzen, eta urtea amaitzerako guztiak aldatzea espero da. Ohe estalkiak eta gortinak ere aldatuko dira. Bestalde, gizarte laguntzaileentzat bulego bat ere jarri da, euren zerbitzua hobeto eskaintzeko, eta hainbat gunetan zorua berritu da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Diputazioak Urola Erdian martxan jarri duen  partaidetzazko aurrekontuen prozesua bukaerara heltzen ari da. 500.000 euroak zertan erabili erabakitzeko azken bilera bihar izango da (azaroak 28), eta bertan 30 proiektuen artean erabaki beharko dute herritarrek. (hemen duzue zerrenda). Bertaratu eta parte hartu, datorren urtean eskualdean ze lan egin zuen esku dago eta! Bilera Sanagustinen izango da, 18:30ean.

Azaroak 25, indarkeria matxistaren nazioarteko eguna da eta aldarrikapen horren harira hainbat ekitaldi antolatu ditu Azkoitiko Emakumeen Mahaiak Azkoitian. Aldarrikapen horiekin bat egiten du Udalak, eta mobiliziazioetan nahiz bestelako ekintzetan parte hartzera deitzen ditu azkoitiarrak, besteak beste herriko plazan 19:00etan egingo den elkarretaratzera. Indakeria matxistari aurre hartu!

Aniztasun Kontseiluak berriro ekingo die Zurrumurruen aurkako tailerrei. Udan hiru saio egin ostean, asteartean (azaroak 26) laugarren saioa egingo da. Oraingoan, zurrumurruen kontrako eragileak prestatzera bideratuko da saioa, eta honako kontuan jorratuko dituzte: Azkoitiko herritarrei nola transmititu modu proaktibo batean eta sarean lan egitea, zurrumurruen kontrako eragile izateko konpromisoa duten pertsonen artean. Saioa Aizpea Otaegi SOS! Arrazakeria elkarteko kideak bideratuko du. Saioa Elkargunean izango da, 18:30ean. Bertaratu eta parte hartzeko dei egiten die Aniztasun Kontseiluak herritarrei.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22