Urte Berriarekin batera, aldaketak egongo dira TAO aparkamentu sistemaren isunen inguruan. Orain arte, isuna jarri eta makina bidez ordainduz gero, 12 euro ordaindu behar zen, eta udaletxean ordaintzeaz, 15 euro. Hemendik aurrera, bai makinan bai udaletxean 15 euro ordaindu beharko dira. Autoa behar bezala aparkatu eta dagokion TAO txartela jartzea gomendatzen du Udaltzaingoak, isunak ekiditeko.

Asko izan dira Gazteria Sailak Eguberrietako oporretarako antolatu dituen ekintzetan parte hartu duten haur eta gazteak. Elkarguneko Gabon parkean, esaterako, 1.300 haur zenbati dituzte irekita egon den hiru egunetan eta urte hasieran egindako Gazte Astean ehundik gora izan da parte hartu duten gaztetxoak. Futbito txapelketan, esaterako 6 pertsonako 14 taldek hartu dute parte; patata tortillla lehiaketan 3 laguneko 18 taldek, eta mus txapelketan, 8 bikotek. Gazteria Saila oso gustura dago lortutako emaitzekin eta ume eta gazteek ekintza horietan erakutsitako prestutasunagatik.

Gazteria Sailak antolatzen duen Gazte Astearen barruan, patata tortila lehiaketa egin dute gaur Kontzejupean. Guztira 18 taldek hartu dute parte txapelketan, talde bakoitza hiru lagunekoa, eta Elene Urbieta, Sarai Agirrebeña eta Jone Larrañagak egindakoak jaso ditu puntu gehien. Zorionak!

Gidabaimena euskaraz ateratzen duten herritarren ahalegina eskertzeko ekitaldia egin du gaur Udalak pleno aretoan. Bertan, gidabaimena euskaraz atera duten azkoitiarrei diploma bana eman die Xabier Gantzarain Euskara zinegotziak, eta Etxaniz autoeskolakoek euskararen alde egiten duten lana ere eskartu du. Izan ere, autoeskola horrek 2009az geroztik eskaintzen du gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera, eta ordutik ehundik gora izan dira hala egin duten azkoitiarrak. 2013an 64 izan ziren. Ekitaldian diploma jaso dutenen artean, hiru afari zozketatu dira, gainera, eta hauek izan dira irabazleak: Xabier Martin, Eneritz Elizabal eta Haizea Ribera. Hemen dituzue ekitaldiko argazkia

Iragan abenduaren 23ko Udalbatzan 2014ko aurrekontuak onartu zituen Udalak, honako zenbakiekin:

- Udala: 13.211.000€
- Zubiaurre elkargune institutua: 696.910,62€
- San Jose Egoitza: 2.756.000€
- Azkoitia Lantzen: 1.148.057€
- Guztira, kontsolidatua: 17.127.857€

Aurrekontu hauek egiterakoan, honako irizpidea jarraitu du Udalak: Azkoitia txukun, solidario eta bizi baten aldeko apustua egitea. Hala, herria txukun mantentzeko garbiketa, lijaketa, pintaketa eta bestelako lanak egiteko baliabide propioak indartuko ditu aurten eta irisgarritasuna hobetzeko autobus urbanoa jarri, besteak beste., Gizarte zerbitzuetako partidak ere indartu ditu eta Gobernuz Kanpokoentzako laguntzak sendotu ere bai. Bestalde, sozio ekonomia alorra indartzeko partida %40 igo du, eta parte-hartzerako baliabideak ere sendotu dira. Danon Herrixen partaidetza prozesuan herritarrek lehenetsitako sei proiektu egingo dira.

 

Urte berria ikasiz hasi nahi duena, KZ gunean badu eskaintza: gune horrek 6 ikastaro emango ditu gaurtik aurrera, doan. E-administrazioa, Google Apps, oinarrizko internet, irudia eta soinua, sare sozialak eta software libreari buruzko ikastaroak izango dira. Hemen duzue ikastaroen eta ordutegien inguruko informazio osoa.

Azkoitiko basoen kudeaketa eredu berri  at sustatzeko asmoz, hitzaldi berezia antolatu du Udaleko Ingurumen sailak urtarrilaren 2rako. Honako gaia jorratuko da hitzaldi horretan: shiitakegintza, gaztaina, haritza eta artearen laborantza produktiboa eta onddo eta miskaloen ekoizpena. Arlo horretan Azkoitian dagoen eredu bat ere ezagutuko dute hitzaldi horretan. Esan bezala, urtarrilaren 2an izango da hitzaldia, Elkargunean, 18:30ean.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25