Larunbatean (hilak 22) Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia egingo da eta hori dela eta, Julio Urkixo kalean 10 zenbakitik (Eroski txiki ingurutik) 40 zenbakira (Telepizzara) kotxerik ezingo da aparkatu.

Azkoitiko autobus zerbitzua uztailerako martxan edukitzea nahi du Udalak, eta zerbitzu hori azkoitiarren beharretara ahalik eta ondoen egokitzeko bigarren bilera egin zuen asteartean herritarrekin. Autobusaren ibilbide proposamena aurkeztu zuen Udalak bilera horretan, eta proposamen hori egiteko kontuan izan dituen irizpideak azaldu: auzo ezberdinetatik anbulatoriora 08:00etarako iristeko aukera ematea, ikastetxeetako ordutegiak eta arratsaldeetako entrenamenduak kontuan hartzea eta San Jose egoitzaren bisita orduegiari lotuta egotea. Ibilbidearen nondik norakoak eta ordutegiak hemen dituzue daude ikusgai.

"Zure seme-alaba ongi hezteko oinarriak" hitzaldia emango du Juan Karlos Alonso psikologo eta guraso eta hezitzaileen formazioan adituak asteartean (hilak 25), haurreskolan. Bertan, informazioa jasotzeaz gain, esperientziak trukatu eta kezkak argitzeko aukera izango da. Hitzaldia 18:00etan izango da, eta haurreskolako gurasoentzat ez ezik, interesa duen orok joan ahalko du.


Elkarguneko areto nagusiari zein erabilera eman herritarrekin aztertu nahi du Udalak. Areto horri probetxu hobea ateratzea da helburua, herritarren eta herriaren beharretara ahalik eta gehien egokitzeko. Horregatik, azkoitiarren iritzi eta proposamenak jasotzeko bilera bat egingo da asteartean, hilaren 25ean, 19:00etan. Elkargunean. Esan bezala, bilera irekia izango da eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea nahi du Udalak. Bertaratu, animatu eta parte hartu!

Emakumeen Mahaiak eta Udalak deituta, elkarretaratzea egin zen atzo Herriko plazan, herenegun Mungian izandako erailketa matxista salatzeko. 'Indarkeria matxistari aurre hartu!' lemapean, dozenaka herritar bildu ziren Andina Pereiraren heriotza gaitzesteko.

Abarketatxo ludoketak prest du jada urteko aurreneko familia giroko irteera: martxoaren 30ean, Peru Harrira joango dira, Iñaki Perurena harrijasotzaileak Leitzan duen harriaren museora. 0-12 urte bitarteko haur eta euren gurasoentzako irteera izango da eta interesatuek hilaren 25a baino lehen eman beharko dute izena Ludotekan bertan. Haurrek 9 euro ordaindu beharko ditute, eta gurasoek 12. Plazak mugatuta daude.  Familia Giroan programa Abarketatxo ludotekak martxan jarri duen programa berezia da. Bertan, hiru hilean behin ekintzak antolatzen dira guraso eta haurrak elkarrekin parte har dezaten. Hemen duzue Peru Harrirako irteeraren inguruko informazio osoa.

 

Udaleko kontuhartzailetzatik jakinarazi nahi dute Ibilgailuen Gaineko Zerga martxoaren 25ean kobratuko diotela erreziboak helbideratuak dituztenei herritarrei. Erreziboa helbideratu gabe duten herritarrek, berriz, postaz jasoko dute erreziboa martxoaren 21a baino lehen. Ordurako jaso ez dutenek Udalaren Zergabilketa Bulegoan eskatu beharko du. Errezibo horiek ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 16an amaitzen da.

Emakumeen eta gizonen arteko desorekaren adierazpen larrienetako bat emakumeen aurkako indarkeria da. Atzo Mungian, beste emakume bat, Andina Pereira, bere bikotekideak erail zuen. Indarkeria matxista gizarte egituraren baitan ezarria dago eta aurre egiteko ezinbestekoa da jendarte osoaren inplikazioa. Horregatik, Azkoitiko Udalak eta Emakumeen Mahaiak herritarrei dei egiten die bihar (asteazkena) 19:00etan Azkoitiko herriko plazan elkarretaratzera joateko gertaera hau gaitzesteko.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
11
12
13
14
18
19
20
21
25
26
27