Azaroak 25, indarkeria matxistaren nazioarteko eguna da eta aldarrikapen horren harira hainbat ekitaldi antolatu ditu Azkoitiko Emakumeen Mahaiak Azkoitian. Aldarrikapen horiekin bat egiten du Udalak, eta mobiliziazioetan nahiz bestelako ekintzetan parte hartzera deitzen ditu azkoitiarrak, besteak beste herriko plazan 19:00etan egingo den elkarretaratzera. Indakeria matxistari aurre hartu!
Aniztasun Kontseiluak berriro ekingo die Zurrumurruen aurkako tailerrei. Udan hiru saio egin ostean, asteartean (azaroak 26) laugarren saioa egingo da. Oraingoan, zurrumurruen kontrako eragileak prestatzera bideratuko da saioa, eta honako kontuan jorratuko dituzte: Azkoitiko herritarrei nola transmititu modu proaktibo batean eta sarean lan egitea, zurrumurruen kontrako eragile izateko konpromisoa duten pertsonen artean. Saioa Aizpea Otaegi SOS! Arrazakeria elkarteko kideak bideratuko du. Saioa Elkargunean izango da, 18:30ean. Bertaratu eta parte hartzeko dei egiten die Aniztasun Kontseiluak herritarrei.
'Indarkeria matxistari aurre hartu!". Lema hori aukeratu du Azkoitiko Emakumeen Mahaiak azaroaren 25erako. Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren kontrako eguna da egun horretan, eta gai horren inguruan sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Mahaiak. Gazteentzat autodefentsa feminista taillera, emakumeentzat autodefentsa tailerra, 'La estrella' pelikularen emanaldia eta elkarretaratzea egingo dituzte, bihar bertan (ostirala) hasita. Hemen duzue egitarau osoa. Ekintza horietan parte hartzera deitzen ditu herritarrak Emakumeen Mahaiak eta deialdi horrekin bat egiten du Udalak, "egun berdintasun egoeran bizi garela sinestarazi nahi diguten arren, asko baitira bizi ditugun bereizkeria eta zapalketa egoerak, bai lan merkatuan, zaintza lanetan, kirolean, festetan, e.a. Beraz guztion ardura izango da egoera hauek identifikatu eta gainditzeko neurriak hartzea". Indarkeria matxistari aurre hartu, kontzientziatu eta parte hartu!
Gogoratu, martxan da jada Danon Herrixe!
Aurreneko bileran, (iragan ostegunean) inbertsio orokorrak eta ingurumen saila landu genituen herritarrekin, eta bertaratutakoek eurentzat proiektu alor horietan datorren urtean egin beharreko proiektuak aukeratu zituzten. Aste honetan beste horrenbeste egingo dugu: bihar eta etzi (asteartea eta asteazkena) Gizarte Zerbitzuak, Euskara, Merkataritza eta Kultura/Festak sailekin. Etorri eta aukeratu 2014an egingo diren proiektuak. Zure iritzia oso garrantzitsua da, Azkoitia zeure beharren arabera egiteko. Animatu, etorri, eta parte hartu, denok irabaziko dugu eta!
Jarraian dituzue bileren ordutegia eta eguna:
Udalek Lanbiderekin ekintzailetasuna sustatzeko eta aurreikusten diren diru-laguntzak bideratzeko lankidetza hitzarmena sinatuko dute. Beraz, Urolako udaletara edo Iraurgi Berritzenera bideratu daitezke herritarrak informazio eske. Eta, gure eskualdean aurreikusten denez, ideia berriak sustatzeko eta aztertzeko lau lagunentzako diru-laguntzak egongo dira, eta jarduera berriak (bideragarritasun plana dutenentzat) zazpi lagunentzako diru-laguntza izango da.
Zakela kultur elkarteak eta Elkarmedia enpresak Azkoittixen Bai Euskarari ziurtagi maila hobetu dute. Zakelak, ziurtagiriaren hirugarren eta azken maila erdietsi du, Zerbitzua eta Lana euskaraz maila hain justu, eta Elkarmedia, berriz, bigarren mailara igo da, Zerbitzua euskaraz mailara, hain justu. Azkoitiko Udaleko euskara zinegotzi Xabier Gantzarainek eta Ziurtagirien elkarteko Arkaitz Illarramendik eman berri die bi eragileei dagokien mailaren ziurtagiaria. Bai Euskarari ziurtagiriak hiru maila ditu, Bidean maila (aurrena), Zerbitzua euskaraz maila eta Zerbitzua eta lana euskaraz.
Kontrako iztarrixe Azkoitiko irrati librea FM 94. 2 frekuntzian harrapatzen da.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
13
|
14
|
15
| |||