Azkoitiak baditu oso gutxik ezagutzen dituzten altxorrak, San Jose eta San Martin ermitetan gordeta. Ermita horiek itxita egoten dira normbalean, eta horregatik, gutxi izan dute hango altxorren berri, baina tartean badago Gregorio Fernandez XVI-XVII mendeko eskulturgilearen Ecce-Hommo figura bat. Figura hori eta ermita horietan gordeta dauden gainerako altxorrak ikusteko bisita gidatu berezia egingo da ostiralean (abenduak 6), Juan Bautista Mendizabal herriko kronostian gidatu eta Iraurgi Berritzenen antolatuta. Bisita eguerdiko 12:00tan abiatuko da Balda Plazatik, eta interesetuek ostegun eguerdia baino lehen eman beharko dute izena, 943 85 11 00ra deitua edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Sarreraren prezioa 2 eurokoa da.
.
2014ko aurrekontuan lantzen ari da egunotan Udala, eta udal gobernuak jada aurkeztu du bere proposamena. "Azkoitia txukun, solidario eta bizi bat sustatzeko" aurrekontuak proposatu ditu, Urrategi Alberdik azaldu bezala, eta honako puntutan laburbildu dituzte euren asmoak:
Azkoitia txukun bat nahi du egungo udal gobernuak, eta horretarako, 9 lanpostu berri sortzeko partidak aurreikusi ditu. Aldi baterako kontratazioak dira, 5 hilabetekoak. Horietako 4 azaroan kontratatuta daude. Dagoenekoz hasi dira bankuak lijatu eta margotzen.
- Auzoen arteko lotura egin ahal izateko autobus urbanoaren zerbitzua ere martxan jarriko dute. Zerbitzu berri horrek batik bat San Martin, Floreaga, Ipintza, Altzibar, edo San Jose egoitza inguruan bizi diren herritarren bizi kalitatea nabermen hobetzeko balioko duela uste du Udalak, "autoaren erabilera gutxituko delako eta ondorioz herritar guztion mezederako izango delako". Aurrekontua onartu bezain pronto lizitazioa aterako du udalak.
Ikasturte berriarekin batera, Euskara Mahaia sortu zuten euskararen inguruan herrian lan egiten duten eragile desberdinek; Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Banaiz Bagara elkartea, Auzoko egitasmoa, Azkoitiko Xirikatzen Kultur Mahaia, Azkoitiko Udala, Xabier Munibe ikastola, Floreaga salestar ikastetxea, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Azkoitiko AEK eta Urola Kostako Hitza egunkaria aldiro elkartzen gara, bakoitzak egiten duen lanaren berri izateko beharrak hala bultzatuta.
Euskararen Mahaiak emandako lehenengo fruitua izan da Euskararen Egunerako elkarlanean prestatutako egitaraua. Egun berezia izango da asteartekoa, baina euskara ez da urteko egun batera mugatzen. Beraz, aurten Azkoitian euskarak 365 egun. Geu izateko euskararen herrian lema izango dute ospakizunek, eta goiz eta arratsaldez euskararen aldeko aldarriak hartuko ditu Azkoitiko kaleak. Hona egitaraua:
Bai Euskarari Ziurtagiridun dendetako zozketak badu lehen irabazlea: Iñigo Etxaniz Aranbarrik eskauratu du 200 euroko erosketa txartela, Olaberri pub-ean banatutako 1483 zenbakidun txartelari esker. Beste bi sariak, 1423 zenbakiduna, NHOA Estudioan banatutakoa, eta 0514 zenbakiduna, Arrospide oinetakoak dendan emandakoa, momentuz ez dira agertu. Txartel saritu horien jabeak euskara zerbitzutik pasatu behar dute txartel irabazlea eskuan dutela saria jasotzera, abenduaren 6a baino lehen.
Azkoitiko adinekoek ahalik eta bizi kalitate hoberena izatea nahi du Udalak. Horregatik, eta hori bermatzeko, San Jose Egoitzaren eta eguneko zentroaren azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko hainbat lan egin berri ditu, zerbitzu horiek erabiltzen dituzten herritarren mesederako. Hala, 50 ohe berri jarri dira, egoiliarren beharretara hobeto egokitzeko. Ohe horiek psikogeriatria sailean eta egoitzaren gune zaharrean jarri dira, bertako erabiltzaileek baitzuten premia gehien. Horrez gain, dagoeneko hasi dira logeletako gau mahaiak aldatzen, eta urtea amaitzerako guztiak aldatzea espero da. Ohe estalkiak eta gortinak ere aldatuko dira. Bestalde, gizarte laguntzaileentzat bulego bat ere jarri da, euren zerbitzua hobeto eskaintzeko, eta hainbat gunetan zorua berritu da.
Diputazioak Urola Erdian martxan jarri duen partaidetzazko aurrekontuen prozesua bukaerara heltzen ari da. 500.000 euroak zertan erabili erabakitzeko azken bilera bihar izango da (azaroak 28), eta bertan 30 proiektuen artean erabaki beharko dute herritarrek. (hemen duzue zerrenda). Bertaratu eta parte hartu, datorren urtean eskualdean ze lan egin zuen esku dago eta! Bilera Sanagustinen izango da, 18:30ean.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
13
|
14
|
15
| |||