Bai Euskarari ziurtagiridun dendetako zozketako hirugarren saria agertzeko dago oraindik. 2497 zenbakidun txartela da agertzeko dagoena, PSOEren tabernan banatu zena. Irabazleak udaleko Euskara Zerbitzuekin jarri behar du harremanetan (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 943 85 71 75), abenduaren 20a baino lehen, eta ordainetan 200 euroko erosketa txartela eskuratuko du, ziurtagiridun establezimenduetan gastatzeko.
Hilaren 13an 'Bodologuak' bakarrizketa ikuskizuna emango dute Baztartxo antzokian, eta sarrerak salgai daude jada Udaleko Kultura sailean. Aurrez erosiz gero, sarrera 3 euroko kostatzen da, eta egunean bertan erosiz gero, 5 euro.
Txerloia auzoan dagoen Txiki-Golfeko instalazioak eta taberna/jatetxea kudeatzeko lizitazioa martxan jarri du Udalak eta gestio hori euren esku hartu nahi dutenek dagoeneko aurkeztu ditzakete euren proposamenak. Lizitazioaren inguruko informazio guztia hemen duzue, udal webgunean, eta baita Gipuzkoako Boletin Ofizialean ere. Proposamenak aurkezteko azken eguna: abenduak 26. Informazio gehiagorako: Azkoitiko Udaleko Idazkaritza: 943 857 157
Azkoitiko Udaleko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak Gabonetako establezimendu, merkatal-denda eta abarretarako erakustoki lehiaketa antolatu dute. Sarietarako 500 eurotako diru poltsa egongo da eta irabazleak aukeratzerakoan honako puntuak izango dira kontuan: eskaparatearen aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta Gabonetako giroa ematea. Parte hartu nahi duten establezimenduek udaletxeko Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 4. solairua) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. heblidean eman beharko dute izena, abenduaren 14rako.
Euskararen eguna modu berezian ospatu zuten atzo azkoitiarrek. Euskara mahaia osatzen duten herriko elkarte ezberdinek elkarlanean antolatutako ekintzetan azkoitiar ugarik hartu zuen parte, euskararekiko maitasuna, konpromisoa eta aldarrikapena azalduaz. 11:30ean hasi zen festa: ume eta gaztetxoen kalejira egin zuten herrian zehar, eta plazan elkartu ziren guztiak, eta Euskara Mahaiak egun horretarako espreski prestatutako manifestua irakurri zuten eta abesti eta bertsoak etorri ziren ondoren. Arratsaldean jarraitu zuen festak: Udane Juaristi herriko artistarekin mural bat margotu zuten eta azkenik, Euskara Egunerako manifestua irakurri zuten bi lagunek. Hemen dituzue argazkiak.
Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoako herritarrek zazpi egitasmo onartu dituzte Gipuzkoako aurrekontu orokorretako 500.000 euro inbertitzeko. Mendi eta baserri bideak txukuntzeaz gainera, burujabetza energetikoa lantzeko plangintza bat ere egingo da, bai eta haur eta gazteentzat partaidetza programa bat, Lasao eta Zestoa arteko trenbide zaharraren egokitzapena ere, eta baita eskualdeko oroimen historikoa eta historia berreskuratzeko plangintzak ere.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
13
|
14
|
15
| |||