Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, mural bat margotu zuten herritarrek Udane Juaristi artistarekin batera. Mural hori egokitu eta Herriko Plazan jarri du orain Udalak. Azkoitian urteko 365 egunetan euskaraz!
Eskualdeko Turismo Bulegoa Loiolan dago kokatuta, eta Azkoitiko eta Azpeitiko Udalak sustatzen dute, Iraurgi Berritzenen bidez. Bulego horrek, aurreneko aldiz, 20.000 bisitariren langa gainditu du aurten: zehazki, 21.332 lagun sartu dira bulego horretara informazio bila aurten, 2012an baino %11 gehiago. Bisitarien ia erdia (%47) Espainiatik etorri da, %17an Hego Euskal Herritik, %9a Kataluniatik, eta gainerakoak munduko beste herrialde batzuetatik. Bidaiatzeko moduari dagokionez, gurera etorri direnen %68a taldean etorri da, eta banaka %32a. "Bailarako egoera sozio-ekonomikoa kontuan hartuta, datu positiboa dela uste dugu, batez ere kontuan hartuta turismoa aukeraz betetako sektorea dela eta ekonomian izan dezaken eragina biderkatzailea dela", hala adierazi dute Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak eta Eneko Etxeberria Azpeitikoak.
PREZIOA: Eskura erosten ditugun produktuak ordaindu beharreko zenbateko osoa adierazi behar du, eraskusleihoetako produktuen prezioak kanpotik ikusteko moduan jarri behar ditu saltzaileak (salbuezpenak ezik) eta gainera ordaintzeko era desbendinen berri ere adieraztera behartuta dago.
PRODUKTOEN ITZULKETAK: Erosten dugun produktuak, inolako akatsik ez badu, itzultzeko eskubiderik ez dugu, hala ere, zenbait dendatan onartzen dute dirua itzultzea, produktua aldatzea edo erosketa txartel bat ematea erositakoaren ordez. Oso garrantzitsua da erosi aurretik galdetzea dendak ematen dituen aukerei eta baldintzei buruz. Dirua itzultzeko aukera izateko, gainera dendak hala adierazi beharko du (idatzita egon behar du nonbaiten).
Liztor beltzari aurre egiteko egitasmo bat, landa eremuaren biziberritzea eta laguntza pertsolana sustatzen dituen beste bat, arrautza ekologikoen ekoizpena helburu duen proiektu bat, ur zikinen harazketa eta berrerabilpenerako sistema berri bat, autokontsumorako haize errotaren egitasmo bat, landa jatetxe proiektu bat, eta bisita tailer gidatuak egiteko egitasmo bat. Proiektu horiek saritu ditu Urkomek. Ostiralean banatu ziren, Sanagustin Kulturgunean. Guztira, 26 proiektu aurkeztu dira eta 7 izan dira sarituak. Sei sari epai-mahaiak aukeratutako proiektuen egileek jaso dituzte; zazpigarrena, berriz, bozka gehien jaso duen proiektuak irabazi du. Azaroaren 28tik abenduaren 12ra bitartean 757 bozka eman dituzte erabiltzaileek, eta botoen %58,1 jaso du bozka-bidezko sari berezia jaso duen proiektuak.
Larunbaterako (abenduak 14) ekitaldi berezia antolatu du herritar talde batek: "Guk Geureak". Euskal Herrian geureak ditugun ikurren aldeko aldarrikapen ekitaldia izango da eta kalerija, dantza eta beste hainbat ekitaldiz osatuta egongo da. Azkoitiko Udalak bat egiten du ekitaldiaren aldarriarekin, eta horregatik bertan izango da, gonbidatu gisa. Eta herritarrak ere beste horrenbest egitera animatu nahi ditu.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
13
|
14
|
15
| |||