Azkoitiko Udalak langabezian dauden lau herritar kontratauko ditu, balio anitzeko peoi lanetan aritzeko. Bost hilabeterako kontratatuko ditu eta epe horretan lanaldi osoan arituko dira langileak, Udalaren ohiko ordutegian Honako baldintzak bete beharko dira lanpostu horietako hautagai izateko: Lanbiden izena emanda egotea, azken sei hilabeteetan Azkoitian erroldatuta egotea, 16 urte beteta izatea, gutxienez eskola graduatua edukitzea eta B mailako gidabaimena edukitzea. Langile horiek aukeratzeko prozesua gaur zabaldu da, eta interesa dutenek urriaren 18a baino lehen eman beharko dute izena Udaleko Erregistro Orokorrean. Lan eskaintzaren oinarriak hemen dituzue eta baita eskaera orria ere.
Udal Gobernuak eta Gipuzkoako Diputazioak lankidetza akordioa lortu dute, eta horri esker, Azkoitiko Udalak Berdintasun teknikari bat kontratatuko du urtea amaitzerako. Berdintasun teknikari horrek %75eko lanaldia izango du eta bere funtzioa izango da udaletik berdintasun politikak garatzea. Hilabete honetan bertan sinatu dute hitzarmena Udalak eta Diputazioak eta horri esker Foru Aldundiak diruz lagunduko du kontratazioa. Datozen asteetan teknikaria hautatzeko eta izendatzeko prozesua martxan jarriko du Udalak, zerbitzu hori lehenbailehen martxan jartzeko. Azkoitiko udalak apustu serioa egin nahi du emakume eta gizonentzat aukera berdinetan oinarritutako gizarte bat eraikitzeko. Udal eta erakundeok geure erantzukizunak hartu behar ditugu eta bitartekoak jarri behar ditugu berdintasun politikak garatzeko, indarkeria matxistari eta emakumeen bazterkeriari aurre egiteko eta emakumeen parte hartzea sustatzeko.
Joan da Garapenean Bidelagun aste solidarioa eta agerian utzi du Azkoitia elkartasun herria dela. Herritar asko izan dira aste horren baitan egindako ekitaldietan parte hartu dutenak, bai Fiare banku etikoaren inguruko hitzaldian eta batez ere larunbat goizean egindako ekimenetan: Gobernuz Kanpoko Erakundeek hartu zuten herriko plaza eta azkoitiar ugari gerturatu zen euren lana ezagutu eta bakoitzak ahal duen neurriko ekarpena egitera. Eguneko unerik hunkigarriena eguerdian hasi zen: kolore, adin, jatorri eta izaera ezberdineko azkoitiarrek Iparra-Hegoa harremanean oinarritutako poema, kantu, testu, bertso eta esaldiak irakurri zituzten, ordu eta erdi inguruan, mundu justu eta solidarioago baten aldeko aldarria ozen zabalduz. Argazkiak, hemen.
Bizenta Mogel euskarazko ipuin lehiaketa martxan da jada. 18 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte bertan, eta gutxienez lau eta gehienez hamar orriko lanak aurkeztu beharko dituzte. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 da, eta irabazlearen izena azaroaren 29an ezagutuko da. Hiru sari emango dira: irabazleak 500 euro eta oroigarria jasoko ditu, bigarrenak 330 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 200 euro eta oroigarria. Hemen lehiaketare oinarriak
Azkoitiko Udalak euskara ikasi nahi dutenei eskaintzen dizkien diru-laguntzak eskatu daitezke jada. 2012-2013 ikasturteko bekak eskatzeko epea irailaren 30ean amaitzen da eta aurtengo ikasturterako, berriz, urriaren 22ra bitarten eskatu daitezke. Eskaera udaletxean egin behar da eta oinarriak eta informazio osoa bertako harreran edo udal webgunean dago eskuragai.
Diru laguntzetan aldaketak izan dira aurtengo ikasturtean. Orain arte, bekak ikasturtea amaitu ostean ematen zituen Udalak, baina hemendik aurrera, ikasturte hasieran emango ditu laguntzak, herritarrek ikasturtea ordaintzerakoan zailtasunik izan ez dezaten.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
1
|
2
|
3
| ||||
4
|
5
|
6
|
7
| |||
11
|
12
|
13
|
14
|
15
| ||
19
|
20
|
21
|
22
| |||
26
|
27
|
28
|
29
|