Xabier Munibe Haurreskolako bigarren matrikula epea atzo zabaldu zen, eta bertan umearen izena eman nahi dutenek aste honetan egin behar dute, hilaren 17an amaitzen baita izena emateko epea. 2014ko urtarrilaren 15a bitartean jaiotako haurren izena eman ahal izango da epe horretan; 2014ko urtarrilaren 16tik 30era bitartean jaiotakoek otsailaren 3ra arteko epea dute matrikulatzeko, eta urtarrilaren 31 eta otsailaren 18a bitartean jaiotzen direnek otsailaren 20ra arteko epea izango dute. Matrikula egiteko ordutegia: 07:30etik 16:45era, haurreskolan bertan.
Urola Erdiko Mankomunitatea birziklapena areagotzeko ideia berri bila dabil, eta herritarren proposamenak bildu nahi ditu. Horretarako, lehiaketa bat martxan jarri du: urtarrilaren 10etik 31 bitartean, bailarako etxe guztietan eskuorri bat banatuko du, eta bertan herritarrek euren proposamen eta iradokizunak egin ahalko dituzte. Jasotako ideia eta proposamenen artean hiru sari banatuko diran: bi pertsonentzako bi asteburu nekazalturismo batean eta spa zirkuitu baterako bi sarrera. Parte hartzea oso erraza da: bildu zure ideiak buzoian jasoko duzun eskuorri horretan, jarri zure izen-abizenak, telefonoa edo mugikorraren zenbakia eta eraman zure herriko udaletxera. Epaimahaia Urola Erdiko Zerbitzu Makomunitateko eta Udal bakoitzeko ingurumen teknikariek osatuko dute.
Ziur gaude Ingurumena zaintzeko eta ontzien bereizketa egiteko ideia bitxiak bururatuko zaizkizuela. Zorte on eta parte-hartu!
Azken egunotan herrian ustez izandako eraso sexistak direla eta honakoa adierazi nahi du Udalak:
- Gertatutakoa argitzeko ahaleginetan, Udala elkarlanean ari da Ertzaintzarekin. Herritar batek salaketa jarri du eta hori ikertzen ari da Ertzaintza, eta ikerketa horretan laguntzeko, ustezko erasotzailearen inguruan duen informazioarekin txosten bat prestatzen ari dira udal teknikariak.
- Udalak argi utzi nahi du era guztietako eraso sexisten kontra dagoela eta emakumeen kontrako indarkeria orori aurre egiteko ahalik eta baliabide gehien jartzen dituela. Emakumeen kontrako indarkeria arazo sozial bat da, eta horri aurre egiteko beharrezko erremintak indartzen ari da: besteak beste, protokolo bat martxan da, eta prebentzio politikak eta autodefentsa feminista lantzen ari da.
- Hala ere, gisa honetako gertaerak arraza eta komunidade ezberdinez haratago daudela uste du Udalak, eta horregatik, herrian arrazismoa eta xenofobia sustatzeko ez baliatzeko eskatu nahi die herritarrei. Estatistikek argi erakusten dute erasotzaileen profilak ez duela zerikusirik arraza, adin edo maila sozialekin, eta lotura okerrak egitea arriskutsua izan daiteke elkarbizitzarentzat.
Asko izan dira Gazteria Sailak Eguberrietako oporretarako antolatu dituen ekintzetan parte hartu duten haur eta gazteak. Elkarguneko Gabon parkean, esaterako, 1.300 haur zenbati dituzte irekita egon den hiru egunetan eta urte hasieran egindako Gazte Astean ehundik gora izan da parte hartu duten gaztetxoak. Futbito txapelketan, esaterako 6 pertsonako 14 taldek hartu dute parte; patata tortillla lehiaketan 3 laguneko 18 taldek, eta mus txapelketan, 8 bikotek. Gazteria Saila oso gustura dago lortutako emaitzekin eta ume eta gazteek ekintza horietan erakutsitako prestutasunagatik.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
13
|
14
|
15
| |||