Urola bailara hobeto ezagutu eta hobeto gozatzeko aukera hobea dute orain gurera etortzen diren turistek. Izan ere, Urolaturismo.net webgune berritua martxan da, eta bertan eguneratuta, hobeto antolatuta eta eskuragarriago jarri dituzte bailarako herri ezberdinetako eskaintza turistikoak. Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, Beizama eta Errezilgo udalek iaz abiatutako enplegu planaren barruan garatu da lan hori: Ekobailara proiektuaren barne, pertsona bat kontratatu zen eskualdean turismo jasangarria eta ingurune sozial, natural eta kulturalarekin errespetagarria den turismo jarduera sustatu eta bultzatzeko, eta pertsona horrek, Irene Elortzak hain justu, garatu du webgune hau, Elkarmedia Azkoitiko enpresarekin batera. Sakeleko telefono eta tabletetara egokitutako webgunea da, sare sozialetara ere egin du salto, eta hortik haratago ere egingo du proiektuak: telefono mugikorretan deskargatzeko app aplikazio bat ere garatzen ari dira, bisitariek herri bakoitzeko gida multimedia bat eskura edukitzeko.
Urola[b] mugimendua, gizarte mugimendu bat da, ekintzailetasuna nagusi duen mugimendua, hain zuzen ere. Horretarako abenduaren 9an, San Agustin kulturgunean (Azpeitia) batu ziren, hainbat kurioso eta ekintzaile. "Egia da edozeinek esan zezakeela, sortutako lan taldeak, itxuraz, ez zuela inolako lotura eta koherentziarik. Baina guztiok ezaugarri komun bat daukagu: ekintzaileak garela", hala diote mugimendu horretako kideek. Eta mugimendu hori aurrera emateko "12 hilabete, 12 ekintza" ekimena martxan jartzea erabaki dute. Eta bihar, ostirala (hilak 31), aurreneko pausoa emango dute:U31 "Proiektuen Azoka".
Bileran landuko dena:
- Aurreko urteko IPAKA-ren balorazioa.
- Aurtengo IPAKA-rako datak, lekuak etab.erabakitzea.
- Antolatzeko plangintza egitea.
Santa Klara auzoaren ondoan dagoeneko eraiki da auzo-konposta gunea eta hori martxan jartzeko ikastaroa astelehenean (otsailak 3) egingo da. Ikastaro hori egiten dutenek, Santa Klarako gune horretan ez ezik, liburutegi atzeko gunea ere egin ahalko dute auzo-konposta. Horrez gain, auto-konposta (norbere etxean) egin nahi dutenei ere emango zaizkie azalpenak eta konpostagailua. Ikastaroa ordubete ingurukoa izango da, 19:00etan hasita, Elkargunean. Izena emateko edo informazio gehiagorako: 943 85-73-19.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
13
|
14
|
15
| |||