San Jose Egoitzan aire egokitua jartzen hasi da Udala. Gune batzuetan martxan dago dagoeneko, eta hilabetea amaitzerako aurreikusitako leku guztietan egotea espero da. Zehazki, egoitzako egongela guztietan jarriko da aire egokitua, bertako egoiliarren erosotasuna eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Izan ere, uda partean asko berotzen dira eraikinaren parte batzuk, eta jakina da adineko pertsonentzat bereziki kaltegarria dela beroa. Horri aurre egiteko erabaki du Udalak aire egokitua jartzea.

Aire egokitua jartzea 200.000 euro kostako da.

Andramaxetako kartel lehiaketara aurkezteko epea bihar amaitzen da (hilak 10) eta beraz, parte hartu nahi dutenek gaur eta bihar izango dute euren lana aurkezteko azken aukera. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo da asteburuan Elkargunean, eta bertan, herritarrek euren gustukoenari botoa emateko aukera izango dute. Erakusketa larunbatean eta igandean izango da (12 eta 13), 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Kartel irabazlea adituen epaimahai batek aukeratuko du, eta herritarren iritzia ere kontuan izango dute.

Jubilatuen tabernako emakumeen komuna berritu du Udalak, irisgarritasun baldintzak behar bezala bete ditzan. Hilaren hasieran amaitu dituzte lanak, eta dagoeneko erabilgarri dago komun berria
Aurrekontua: 18.000 euro.

San Fermin eguna Azkoitian ere ospatu zuten atzo, herriko txikienek. Uztaila jolaseanen barruan egin zuten festa, txupinazo eta guzti. Hemen duzue Alai Batzakoek egindako kronika eta argazkiak:

 

Eusko Jaurlaritzak merkataritza saltokiak modernitzatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. 2014an saltokien egokitze lanetan edo ekipamendu komertzialetan inbertsioak egin dituztenei bideratuta daude laguntzak eta eskaerak, irailaren 5a bitartean egin ahal dira. Diru laguntzan sarbidea izateko gutxienez aktibitateak urtebetez martxan egon behar du, eskaera aurkezten den unean. Diruz lagun daitezkeen inbertsioak honakoak dira, lokala berritzera eta modernizatzera bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak. Horrez gain lagungarri dira balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak.

Musika eskola, banda eta herriko rock taldeak bateratuko dituen Musikagune berria eraikitzeko lanak hasi dira jada. Lokal hori husten aritu da brigada ekainean, eta uztail hasieran hasi dira Altuna y Uriako langileak obrak egiten, enpresa horri esleitu baitzaizkio lanak. Kontratazioaren arabera, sei hilabeteko epea du Altuna y Uriak lan horiek bukatzeko eta, ondo bidean, urte amaierako oporraldian egingo da leku aldaketa. Obren aurrekontua 753.420 eurokoa da.

Urretxurako bidegorria garbitzeko lanak egindo ditu datozen egunetan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ondorioz,  ostegunean, ostiralean, astelehenean eta asteartean itxi egingo dute bidegorria, 08:00etatik 18:00etara artean. Aldundiak jakinarazi du egun horietan sastrakak kendu eta bidea garbituko duela, eta lanak egin bitartean harriak eta bestelako objetuak erortzeko arriskua dagoenez itxiko dute bidegorria.

Urola bailarako enpresa sareen gaitasun teknologikoak bultzatzeko asmoz, batez ere enpresa txikienei zuzenduta, hitzarmena sinatu du Iraurgi Berritzenek TECNALIA ikerketa-zentroarekin, beste garapen agentzi batzuekin batera. Asteazkenean sinatu zuten hitzarmena Tecnaliako zuzendari nagusi Joseba Jauregizar eta  Eneko Etxeberria Iraurgi Berritzeneko lehendakariak

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25