Gaztien Herrixe Moiu Ipurdixe partaidetza prozesuak eman ditu aurreneko emaitzak. Udazkenetik aurrera, Gazte Eguna, hitzaldiak eta aisialdirako tailerrak antolatuko dituzte gazteek eta Udalak elkarlanean, eta aurrerantzean elkarlanean aritzeko modua ere zehaztu dute. Emaitzarekin gustura daude partaidetza prozesuan parte hartu dutenak, "elkarlanerako zubiak ezartzeko balio izan duelako". Halere, gazte lokaletako jendearengana zeharka soilik lortu da iristea, eta horiekin elkarlana sendotzea izango da orain erronka.

 

Datorren astean hondakinak biltzeko sistema berria martxan jartzeko azken pausoak emango dira: falta den materiala banatuko da, edukiontzi grisak kaletik kentzen hasiko dira eta pardelenak ipintzen, eta azkenik, 22an, errefusa atez ate jasotzen hasiko dira. Pauso hauen inguruko informazio zehatza etxe guztietara helarazi du jada udalak.

Behin sistema martxan jarrita, bere funtzionamendua aztertzeko jarraipen batzordea osatuko da eta batzorde hori arduratuko datuko da sistemaren lehen emaitzak aztertu eta egin beharreko aldaketa, moldaketa edo hobekuntzak eztabaidatzeaz. Udalak jakinarazi du batzorde hori irekia izando dela, eta bertan norbanako, alderdi eta eragile guztiek parte hartu ahal izango dutela. "Hori horrela izanda, berriro ere gonbidatzen ditugu orain arte kanpoan gelditu diren guzti horiek batzorde horretara batu eta parte hartzera", atzo egin zuten deialdia Hondakinen Lan Taldeko EH Bildu, Azkoitia Bai eta Zero Zaborreko kideek.

 

San Jose Egoitzan aire egokitua jartzen hasi da Udala. Gune batzuetan martxan dago dagoeneko, eta hilabetea amaitzerako aurreikusitako leku guztietan egotea espero da. Zehazki, egoitzako egongela guztietan jarriko da aire egokitua, bertako egoiliarren erosotasuna eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Izan ere, uda partean asko berotzen dira eraikinaren parte batzuk, eta jakina da adineko pertsonentzat bereziki kaltegarria dela beroa. Horri aurre egiteko erabaki du Udalak aire egokitua jartzea.

Aire egokitua jartzea 200.000 euro kostako da.

Andramaxetako kartel lehiaketara aurkezteko epea bihar amaitzen da (hilak 10) eta beraz, parte hartu nahi dutenek gaur eta bihar izango dute euren lana aurkezteko azken aukera. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo da asteburuan Elkargunean, eta bertan, herritarrek euren gustukoenari botoa emateko aukera izango dute. Erakusketa larunbatean eta igandean izango da (12 eta 13), 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Kartel irabazlea adituen epaimahai batek aukeratuko du, eta herritarren iritzia ere kontuan izango dute.

Jubilatuen tabernako emakumeen komuna berritu du Udalak, irisgarritasun baldintzak behar bezala bete ditzan. Hilaren hasieran amaitu dituzte lanak, eta dagoeneko erabilgarri dago komun berria
Aurrekontua: 18.000 euro.

San Fermin eguna Azkoitian ere ospatu zuten atzo, herriko txikienek. Uztaila jolaseanen barruan egin zuten festa, txupinazo eta guzti. Hemen duzue Alai Batzakoek egindako kronika eta argazkiak:

 

Eusko Jaurlaritzak merkataritza saltokiak modernitzatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. 2014an saltokien egokitze lanetan edo ekipamendu komertzialetan inbertsioak egin dituztenei bideratuta daude laguntzak eta eskaerak, irailaren 5a bitartean egin ahal dira. Diru laguntzan sarbidea izateko gutxienez aktibitateak urtebetez martxan egon behar du, eskaera aurkezten den unean. Diruz lagun daitezkeen inbertsioak honakoak dira, lokala berritzera eta modernizatzera bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak. Horrez gain lagungarri dira balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak.

Musika eskola, banda eta herriko rock taldeak bateratuko dituen Musikagune berria eraikitzeko lanak hasi dira jada. Lokal hori husten aritu da brigada ekainean, eta uztail hasieran hasi dira Altuna y Uriako langileak obrak egiten, enpresa horri esleitu baitzaizkio lanak. Kontratazioaren arabera, sei hilabeteko epea du Altuna y Uriak lan horiek bukatzeko eta, ondo bidean, urte amaierako oporraldian egingo da leku aldaketa. Obren aurrekontua 753.420 eurokoa da.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25