Ehun azkoitiar baino gehiagok hartu dute parte Danon Herrixe partaidetza prozesuaren lehen fasean. Astelehenean eta atzo (asteartea) egin ziren azken bi bilerak, eta 30 bat lagun izan ziren San Martin, Altzibar, Ipintza eta Floreaga auzoetako bizilagunekin egindako bileran, eta beste horrenbeste batu ziren atzo (asteartea) arlo ezberdinetako elkarteekin egindakoan. Espaloien, ume parkeen eta berde gune batzuren egoera kaskarra nabarmendu zituzten, batez ere, auzoetako biztanleek, eta zenbait lan auzolanean egiteko prest ere agertu ziren. Arlo ezberdinetako elkarteek, berriz, kultura, euskara, kirola, ingurumena eta gizarte zerbitzuen alorretan herria nola dagoen aztertu zuten.
Iragan ostegunean (hilak 18) bildu zen bigarrenez Urola Erdiko enplegu plana gauzatzeko foro sozio-ekonomikoa. Bilera Azpeitian, udaletxean, izan zen eta bertan eskualdeko eragileak planaren inguruko ekarpenak egin zituzten. Horrela, ikuspuntu diferenteak gehitzea lortu da diagnostikoan: emakumearena, nekazaritza, merkataritza, industria, hezkuntza, ezinduena.... Diagnostiko hau azaroak 5erako aurkeztuko da, eta foroan ondoren abiatuko diren ekintzen lerroak ere zehaztu ziren. Ondorengo asteotan proiektu konkretuak aurkezteko epeak irekiko dira. Azkenik, foroari eusteko eta iraunkortasuna mantentzeko aldeko iritzia egin zuten eragileek.
Trenbidearen Zumardiko, liburutegi inguruko, Ibaiondoko eta Bizkargiko herritarrek bildu ziren atzo "Danon Herrixe" parte hartze prozesuko hirugarren bileran. Auzo horien egoeraz eta Azkoitiko herriarenaz hitz egiten jardun zuten, eta proposamen ugari atera ziren. Besteak beste, zarataren arazoa aipatu zuten herritarrek, eta komun publiko gehiagoren beharra. Herriko gune berdeak hobeto aprobetxatzeko proposamen batzuk ere egin zituzten.
Datorren astean egingo dira 'Danon Herrixe' prozesuko hurrengo bi bilerak. Astelehenean San Martin, Floreaga, Altzibar eta Ipintzako herritarren bilera izango da, eta asteartean alor ezberdinateako talde eta elkarteena. Bi bilerak 18:30ean Elkargunean izango dira.
Danon Herrixe partaidatzea prozesuaren barruan, bigarren bilera egin zen atzo (asteazkena) Elkargunean. Alde zaharreko, Jausoroko eta Txalonerrekako herritarrak bildu ziren bertan, euren auzoaren inguruko diagnostikoa egiteko. Besteak beste, Alde Zaharrean asteburu ondorenetan kalea garbitzeko premia, txakur kakak kontrolatzeko araudi zorrotzagoaren premia edo obra txiki batzuren beharra nabarmendu zituzten herritarrek. Auzo horien alde positibo gisa, berriz, Alde Zaharrak taberna, plaza eta "leku biziak" gertu dituela aipatu zituzten, generazio ezberdinetako herritarren harreman onarekin batera.
Dagoeneko hasi dituzte lanak eta bi hilabete inguru iraungo dute. Epe horren bidearen zati batzuk moztu egingo dituzte, eta horiek behar bezala seinalizatuko dira. Hala ere, asteburuetan bidegorri osoa irekita egongo da.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
18
|
19
|
20
|
21
|
24
| ||
25
|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|