Bai Euskarari egitasmoaren barruan, ostiral arratsaldean Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketa egin du Udalak.

Hauek dira zenbaki sarituak:
1- 0189 Arkupe taberna
2- 0602 FKM kopistegia
3- 0114 Aranbarri drogeria

Ordezko zenbakiak, berriz, beste hauek dira:
1- 3177 Zakela kultur elkartea
2- 2246 PSOE taberna
3- 1397 Kinttela estankoa

Epea 15 egunetakoa da, eta beraz, abenduaren 5erako saridunak azaltzen ez badira ordezko zenbakidunek jasoko dute saria.

Zenbakien jabeek 200 eurotako erosketa-txartel bana jasoko dute Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduetan gastatzeko. Irabazleek erosketa-txartelak Azkoitiko Udaleko Euskara zerbitzuan jaso beharko dituzte. Horretarako Jasone Bilbao Udaleko euskara teknikariarekin jarri behar dira harremanetan 943 85 71 75 telefonoan.

 

Badatoz sanandresak. Bihar arratsaldean bertan hasiko dira jaiak, eta bi asteburutan jantziko dute herria kolorez, musikaz eta alaitasunez. Asteburu honetan igeri sariketa, herri lasterketa, eta danborrada izango dira bihar, eta igandean baserriko produktuen azoka eta Iraurgi abesbatzaren doinuak eta herriko dantza taldeen oin jokoak. Sanandres egun handia, berriz, hurrengo igandean izango da, ohiko txorizo, talo, herri kirol eta buztin modela lehiaketekin. Egitarau osoa hemen duzue jarraian, eta mugikorrera edo tabletera deskargatzea nahi izanez gero, app aplikazio berezia ere deskargatu dezakezue doan, Udalak hala prestatuta. Ohiko marketean San Andres jarrita aurkituko duzue. Ondo pasau Sanandresak!

 

Datorren urteko aurrekontuetan sartu beharreko proiektuak aukeratzeko bozketa epea luzatzea erabaki du Udalak, hainbat herritarrek hala eskatuta. Berez, gaur, ostiralean amaitzen zen botoa emateko epea, baina astelehen iluntzeko 00:00ak arte luzatu da bai Internetez bai udaletxean botoa emateko epea.

Xakeko euskal selekzioa orain 30 urte aurkeztu zen ofizialki gizartearen aurrean. Eta Azkoitian izan zen ekitaldi hura: euskal xake selekzioa Italiakoarekin neurtu zen, eta bertako instituzio eta eragileek harrera eta ongietorria egin zioten. Urtemuga hori gogora arazi eta omendu nahi dute orain Euskal Xake Federazioak eta Azkoitiko Udalak, eta hori buruan, ekitaldi bereziak antolatu dituzte Sanandresetarako. Expochess izena jarri diote ekimenari, eta bere barruan euskal selekzioa Eskoziakoarekin neurtuko da. Gainera, erakusketak, hitzaldiak eta lehiaketak egongo dira Elkargunean. Azaroaren 27an iritsiko da Eskoziako selekzioa Azkoitira, eta orduan hasiko dira ekimenak, azaroaren 30era arte. Atzo egin zuten topaketen aurkezpena Azkoitiko Udalean, federazioko, Esaiteko eta udaleko ordezkariek. "Xake selekzioari omenaldia egiteaz gain, gure selekzio propioen aldarrikapena egiteko ekitaldiak izango dira, euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko ekimena, eta horretan babes osoa emango du Udalak", adierazi du Jesus Oteiza Kiroletako zinegotziak. Horrez gain, ekitaldi hauek xakea gizarteratzeko, eta Azkoitiaren irudian inguruan eta nazioartean zabaltzeko ere balioko duela adierazi zuen, eta ekintzetan Azkoitiko eragile eta herritar ezberdinek partu hartuko dutela nabarmendu (besteak beste, Bizkargi Musika Eskola, herriko pilotariak...). Jarraian duzue topaketen egitarau osoa.

 

Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxe guztiak hezkidetza foro batean elkarlanean ari dira iaztik gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna ikasgeletatik sustastzeko, eta Azaroaren 25aren harira (Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna), adierazpen bateratua egin dute gaur, indarkeria horren aurka tinko lanean jarraitzeko konpromisoa agertuz.. Horrez gain, azaroren 24rako antolatu duten hitzaldiaren berri ere eman dute: "Gazteak eta indarkeria matxista. Zertan ari gara? Nola egin aurre?" mahai ingurua egingo dute Azpeitian, Sanagustin Kulturgunean, 19.00etan, Josebe Iturrioz, susana Manzanedo eta Arremanitzeko kideekin, batik bat gurasoei zuzenduta, eta bertaratzeko deia ere egin dute hezkidetza forokoek. Jarraian duzue foroan dauden ikastetxe guztiek, Azkoitiko eta Azpeitiko udalen babesarekin egindako adierazpena eta indarkeria matxistaren aurrean hartutako konpromisoak:

"Indarkeria matxista, zoritxarrez, gure gizarteko errealitateetako bat da. Ez dira kasu isolatuak: gure ikastetxeetan ere gertatzen dira horrelakoak eta emakume guztioi eragiten digu, gizarte baldintza, familia estatusa, adina, erlijio eta nazionalitate desberdinetakoak izan arren.

 

Festa giroa dira San Jose egoitzan atzotik. Urteroko usadioari jarraituz, aurten ere adindunen astea antolatu dute bertan, eta Floreaga ikastetxekoen bisitarekin eta txokolatadarekin hasi zuten bidea atzo arratsaldean. Gaur seiko urre txapelketa izango da, 16:30ean hasita, eta bihar Xabier Munibe ikastolako haurren bisita izango dute, ordu berean. Asteburuari txokolatadarekin eta bingoari ekingo diote ostiralean, larunbatean Bizkargi Musikaeskolakoen bisita eta afaria izango dituzte, eta igandean, azkenik sendiaren egun handia ospatuko dute, meza, txistulari, hamaiketako eta bazkariarekin. Hemen duzue aste osoko egitaraua

Azkoitiko "Xabier Munibe" haurreskolak bihar egingo du ikasturte honetako aurreneko hitzaldia. "Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?" izenburupean, Nerea Mendizabal psikopedagogian lizentziatua arituko da hizlari, eta besteak beste honako galderei erantzuten saiatuko dira:  haur bakoitzaren psikomotrizitate madurazio erritmoa errespetatzearen garrantziaz ohartuz, nola lagundu dezakegu haur batek lau hanketan egin dezan? Eta bere momentua iristen denean, oinez nola ikasten du ( erakutsi gabe )? Hitzaldian hausnarketa eta eztabaida bultzatuko dira, eta gaia interesatzen zaion ororentzat da, bai haurreskolako guraso direnentzat eta baita ez direnentzat ere.  Haurreskolan bertan izango da, 18:00etan.

 

Herritarrek dagoeneko eman dezakete botoa 2015eko aurrekontuetan sartzeko proiektuak aukeratzeko. Gaurtik ostiralera (ostirala barne) bitartean, 16 urtetik gora eduki eta Azkoitian erroldatuta dauden orok eman ahalko dute botoa, udal webgune honen bidez edo udaletxera bertara joanda. 11 proiekturen artean hiru aukeratu beharko dituzte herritarrek: eurentzat garrantzitsuena denari 5 puntu eman beharko dizkiote, bigarren garrantzitsuenari 3 puntu, eta hirugarren garrantzitsuenari, puntu 1. Botoa emateko epea amaitu ostean, datorren astean jakinaraziko dira emaitzak eta proiektu horietatik zein sartuko dituen Udal gobernuak bere proposamenean.

Atzo egin zen herrritarrekin batzarra. Bertan, udal gobernuak orain arte egindako lanak eta datorren urterako asmoak azaldu zituzten aurrena, eta aurten herritarren partaidetza sustatzeko egindako prozesua azaldu ere bai. Horren ondoren, bertaratutako herritarrek euren aukeraketa egin zuten, botoa emanez.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
4
5
6
10
Data : 2021-05-10
11
12
13
19
20
21
25
26
27