Bihar, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horren harira egitaraua prestatu du Azkoitiko Euskara Mahaiak:- 11:30ean, Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko ume eta gaztetxoek kalejira egingo dute herrian zehar. Plazan elkartuko dira guztiak, eta ekitaldia egingo dute. Egun horretarako prestatutako manifestua irakurriko dute ikasleek, eta hainbat bertso eta abesti kantatuko dituzte.
- 18:15ean, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako dantzariekin erromeria izango da, plazan. Ekitaldia egingo dute gero. Gaztaina janarekin, manifestua irakurri eta hainbat abesti abestuko dituzte.
- Azkoitiko tabernarien elkartekoek ere bat egin dute Euskararen Egunarekin, eta ostegunetik asteazkenera aurreratuko dute pintxo poteoa. Beraz, 18:30etik aurrera pintxo poteoaz gozatzeko aukera egongo da herriko tabernetan.

 

Hemen duzue asteburuko programa, eta baita zuen sakeleko eta tabletetan ere, doan, San Andres jarrita.

Hondakinen bilketa hobetzeko eta herritarrei ahalik eta zerbitzu hoberena emateko, datorren astetik aurrera garbigunea arratsaldez ere irekita egongo da. .

Hemendik aurrera honako ordutegia izango du Garbiguneak:

Astelehenetik ostiralera

9:00-13:30 eta 15:30-17:30

Larunbatetan:

10:00-13:00

Joan den ostiralean egindako Bai euskarari Ziurtagiriaren zozketan saritutako lehen zenbakiak, 0189ak, badu jabea: Jose Luis Uranga. 200 euro  jaso ditu Uranga, hilabetean Bai Euskarari ziurtagiridun establezimenduetan gastatzeko.

Oraindik beste bi sari daude emateko. Hemen duzue informazio osoa

Sanandres festak direla eta, Urbanue herri barruko autobus zerbitzuaren ordutegiak aldaketak izango ditu asteburuan. Igandean, Sanandres egunean (azaroak 30) zerbitzua egongo da, larunbatetako ordutegian (goizez) eta astelehenean, berriz, herrian jai egunda dela eta, ez da zerbitzurik egongo.

Danon Herrixe partaidetza prozesuaren barruan, herritarrek dagoeneko aukeratu dituzte datorren urteko aurrekontuetatik 250.000 euro zertan inbertitu: liburutegi ondoko plaza estaltzen, 2015ean baserri bideak konpontzeko partida indartzen, berritzeko dauden bi tenis pistak berritzen eta 2015ean herriko espaloiak berritzeko partida indartzen. Azaroaren 17tik 24ra bitartean 749 azkoitiarrek eman dute botoa, horietatik 90ek ohiko papeleta bidez, eta 659k, on-line bidez eta honakoak izan dira bozketaren emaitzak:

1. Liburutegi ondoko plaza estaltzea. 1.025 puntu. (83.000 euro)
2. 2015an baserri bideak konpontzeko partida indartzea. 1.021 puntu. (83.000 euro)
3. Berritzeko dauden bi tenis pistak berritu. 948 puntu (55.000 euro)

4. 2015ean herriko espaloiak berritzeko partida indartzea. 884 puntu. (83.000 euro)
5. 2015ean haur parkeak konpontzeko partida indartzea 699 puntu (83.000 euro)
6. Altzibar bidean ibai ondotik doan espaloia egokitzea 623 puntu (77.000 euro)
7. Kultur etxea eraberritzea. Lehen fasean leihoak konpontzea 586 puntu (83.000 euro)
8. Herriko aktibitateen zentsoa osatzea 359 puntu (40.000 euro)
9. Bizikletentzako 100 aparkaleku berri jartzea 212 puntu (12.000 euro)
10. Azkoitiko emakumeen historia berreskuratzeko ikerketa egitea 84 puntu (18.000 euro)
11. Gerra zibilak gure artean izandako bilakaera aztetzea. 83 puntu. (18.000 euro)

 

Atzo, azaroak 25, azkoitiarrek ozen esan zioten ezetz indarkeria matxistari. Dozenaka izan ziren Emakumeen Mahaiak deituta herriko plazan egindako elkarretaratzean parte hartu zuten herritarrak, 'indarkeria matxistari aurre hartu!' lemapean, eraso horiek gelditzea gizarte osoaren ardura dela erakutsiz.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25