Jon Artano kazetariak bere “Juana” liburua aurkeztuko du bihar, martxoaren 5ean, 18:30ean, Elkargunean (Oteiza gelan). Jarduera M8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan Udaleko Berdintasun arloak antolatutako egitarauaren barruan eskainiko da.

Kursaal Eskura egitasmoaren baitan, martxoaren 19an, autobusa jarriko da Azkoititik Donostiara joan-etorria egiteko, Andrea Marconen zuzendaritzapena, La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel izango da Kursaaleko eszenatokian, eta Bach-en “Nekaldia San Joanen arabera” obra interpretatuko du. Emanaldia 19:30ean izango da Kursaaleko Auditorioan eta Azkoititik autobusa 18:00etan aterako da.

"Izan zirelako gara, garelako izango dira". Horixe da Udaleko Berdintasun arloak M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko aukeratu duen leloa. Urte luzeetan gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde borrokan aritu diren emakumeak gogora ekarri, diogun zorra aitortu, eta aurrera begira, emakumeak ahalduntzen jarraitzera gonbidatzen duen hausnarketa eguna dugu M8, generoari lotutako bidegabekeriak desagertu daitezen. Berdintasun arloak M8aren bueltan egitarau zabala antolatu du eta ostiral honetan bertan, martxoaren 1ean, emango zaio hasiera Igone Mariezkurrenaren "Indusaren bideak" erakusketaren irekierarekin.

Tags:

Martxoaren 2an eta 9an informazio eta simulakro saioak egingo dituzte, parte hartu nahi dutenei zalantzak argitzeko asmoz. Duatloian izena emateko azken eguna martxoaren 11 da.

“Korrika egiten dakienak eta bizikletaz Santa Kutz igotzeko gai denak, parte har dezakete”. Horixe da Azkoitiko Duatloiaren antolatzaileek herritarrei luzatu nahi dien mezua, beldurrik ez izateko, alegia, eta parte hartzera animatzeko, “kirol-festa eta egun ederra” izango baita. www.azkoitikoduatloia.eus atarian eman beharko da izena, eta horretarako azken eguna martxoaren 11 da.

Tags:

Gloria Alberdi Mendizabal 1924an jaio zen gaurko egunez. 100. urtebetetzea ospatzen ari da etxekoen konpainia goxoan. Senitartekoez inguratuta, udaletxean izan da, eta bertan zoriondu du Ana Azkoitia alkateak.
Herriaren izenean, oroigarria eta lore-sorta oparitu dizkio alkateak, ehun urte ez baitira egunero betetzen. Irribarrerik galdu gabe, alai eta hiztun, urtebetetzea gogotik ospatzeko grinez azaldu da Gloria Alberdi, Jose Manuel Larramendi zenaren alarguna. “Gaur nire eguna”, zihoen adoretsu.

Bonuen hurrengo kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek zabalik dute izena emateko epea, martxoaren 19ra arte. Txikizkako merkataritzako eta ostalaritzako establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute, baita zerbitzuen sektoreak ere. Izen-ematea udaletxean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin ahalko da. Eskaera orria  www.azkoitia.eus atarian jaitsi daiteke, diru-laguntzen atalean.

XXIII.Taldez Talde jaialdia hasiko du Bizkargi Eskolak datorren igandean, eta kontzertuak eskainiko ditu martxoaren 3an, 10ean eta 17an.

Abian da Taldez Talde ekimena. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak antolatzen du jaialdia eta aurtengoa XXIII. edizioa izango da. Igandean, martxoaren 3an hasita, hileko lehenengo hiru igandetan izango dira kontzertuak Kontzejupean 12:30ean.

Datorren asteazkenean, martxoak 6, Zarauzko Munoa plaza Lanbide Heziketaren eta Enpleguaren agertoki bilakatuko da, ZATOZ! Lanbide Heziketa eta Enplegu Azokaren lehen edizioa jasoz. Azoka hau Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Garapen Agentziek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatu dute, elkarlanean, talentuaren sorrera, erakartzea eta mantentzea sustatzeko. Zarauzko Udalaren babesa ere jaso du azokak eta ekimena aurrera eramateko beharrezko azpiegiturak Udalak lagatakoak dira.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30